es | eu | en | fr

Antzerki amateurrak Nafarroako Artxiboan

2019/04/11
Antzerki amateurrak Nafarroako Artxiboan
Ventura Ruiz eta Nieves Oteiza

Aktoresak zein autoreak diren Nieves Oteizak eta Ventura Ruizek Nafarroako Artxiboari haien antzerki funtsak eman dizkiote, Musikaren eta arte eszenikoen Artxiboan sar daitezen. Modu honetan, beren legatua esparru pertsonalaren garrantzi murritza gainditzen du, besteekin elkarbanatzeko erabakiaren bidez, Nafarroako memoria kolektiboari laguntzeko.

Artxiboan gordetako dokumentu-ondarearen osagai gisa, bere ezagutza sustatzeko eta hura balioesteko ekimenen xede izango da.

Sormen eta interpretazio jarduera osoko bi pertsona ospetsu izateagatik, orain hasitako dohaintza emaileen borondatearen arabera osatzen joango da, antzerki-jarduerako protagonista bezala bere ibilbidearen konpasera.

Eszenarako duen zaletasunaren lekukotasuna

Nieves Oteiza Goñi aktore lanetan hasi zen 1971n Atarrabia eta Zarrapastra talde amateurren artean. 1989. urtean Espadachata, el pirata, Yo amo los árboles ¿y tú?, ¿Agencia teatral? ¡Hola, soy Blancanieves!, ¡Oh, mi príncipe!, ¡Viva la rebelión! edo Me llamo mano bezalako haurrentzako obrak idazten hasi zituen. 1996an helduentzako antzerki egile ibilbidea osatzen du non Bob Dylan al atardecer, Buenas noches Marilyn, Cómo vas a imaginarme, El blues del abandonao, En la salud y la enfermedad hasta que la duda nos separe, La función ha terminado, La mirada del olvido, ¡Qué le pasa a mi madre!, ¿Que te vas?, Trece meses y Un perfecto curso de autoestima bezalako obrak lekukoak diren.

2006tik aurrera, eskala handiko lanak zuzentzen ditu, Iruñeko Gayarre Antzokian, Aquí Antzerkiaren Erakusketan eta Atarrabiako Kultur Etxean estreinatuak izan zirenak, Nafarroako agertoki gehienak geroago ibiltzeko. Lan horien artean nabarmentzen dira Nafarroako historian oinarritutakoak, besteak beste, Pájaros augures para la reina Toda (2006), El marido prudente (2009) edo Urtsua leyenda de luz y niebla (2015). Una ventana al desvarío (2006) edo En una estación cualquiera dira beste zenbait obra. Bere azken obra Nadie llora a la reina muerta (2018), bere azken obra da eta Iratiko Oihanean kokatzen da.

Gainera, berezko testuekin ere parte hartu du oro har beste egileekin batera, esate baterako, 2005. urtean Deio-ko Gazteluan antzeztutako Proclamación de Sancho Garcés izeneko obran.

Bere jarduera ezagutua izan da alde batetik 1993. urtean Espadachata, el pirata izeneko obra antzeztu zuenean Nafarroako Eskolaren Antzerki-testu Lehiaketan eta beste alde batetik, 2018an Iruñeko Udalak kreazio-artistikorako antolatutako Antzerki-Testu ataleko sariarekin Nadie llora a la reina muerta obrari esker.

Zehazki, Nafarroako Artxiboan osatu den funtsaren dohaintza Pájaros augures para la reina Toda, El marido prudente, Urtsua leyenda de luz y niebla, En una estación cualquiera eta Nadie llora a la reina muerta izeneko obrez oinarritua izan da eta baita  egunkari-zatiez, esku-programez, afixez eta  Zarrapastra antzerki taldearen era askotako dokumentazioez ere.

Egile konprometitua

Ventura Ruiz Gomez-ek, antzerki zaleko aktore gisa, idazketa hainbat literatur-generotan lantzen du: poesia, ipuinak, antzerkia eta eleberria. Bere jarduera ezberdineko emaitzak hurrengoak dira: Nafarroako liburutegiek egindako ipuin-kontaketa saioak, Incierto Troupe taldearekin egindako antzezpenak –bere testu dramatikoak eszenara eramaten duenarekin- eta beste hainbat nafartar taldeekin egindakoak; besteak beste, Kromlech, La puerta roja - Ate gorria, Tarima Beltza, Zarrapastra edo Teatrolari. Bere lanaren kalitateak hainbat literatur sari jaso ditu.

Ventura Ruiz-en antzerki-jarduerak Incierto Troupe eta La puerte roja – Ate gorria antzerki taldeek sortutako dokumentazioa manten dezala eragin du.

Incierto Troupe antzerki taldea 2008. urtean sortzen da zenbait kide Nafarroako Antzerki Eskolatik pasa eta gero. Taldea bereizten da bereziki eszenatokira Ventura Rodríguez-ek idatzitako gai ez komertzialak eramateagatik. Lantzen dituen gaiak hurrengoak dira: Hermanas obran gehiegizko erabilera sexualak familian, ¡Hay que salvar a mamá! izenekoan heziketa integratzailea edo En lo más crudo del crudo invierno obran metaantzerkia lantzen du.

La puerta roja - Ate gorria sortzen da 2014. urtean testu arriskutsuak, akomertzialak eta ordezkoak eszenatokira eramateko asmoarekin. No es la lluvia, es el viento eta Por la espalda bezalako muntaiak nazio-lehiaketetan parte hartzeko hautatu egin dira. Eszenatokian landutako hainbat gai hurrengoak dira: bakardadea, autoiruzurra, memoria historikoa eta inmigrazioa.

Ventura Rodríguez-en hasierako dohaintza bera egilea edo antzeztu dituen 12 liburuz osatua dago; zehazki, Quisiera quererte, querido (2009), Hermanas (Nafarroako Antzerki Eskola estreinatua izan zena 2011n), El principito (2011), Medialuna tatuada (2011), Los abuelos por San Fermín (2012), Lo más crudo del crudo invierno (2013), A por churros (Gayarre Antzoki sariaren irabazlea 2013an), No es la lluvia, es el viento (2014), ¡Hay que salvar a mamá! (2015), Leyenda de luz y niebla (2015), Por la espalda (2016) eta A la deriva (2017) izeneko obrak. Dohaintzak Las infantas del geriátrico (2010) -ren behin betiko testua eta oraindik estreinatzeko dauden ondorengo bi obrak Nombre Susana, signo ojo almendrado (2017) eta De cómo María de Tajonar con los Remírez de Esparza fue a enlazar (o el litigio que María tuvo que plantear para su condición demostrar) (2018) barne hartzen ditu. 

Dohaintzak ondorengo dokumentuak biltzen ditu: kartelak, esku-programak, egunkari-zatiak, Incierto Troupe (2011tik 2018ra), Incierto Troupe con Kromlech (2013 eta 2014), Kromlech (2011) eta La puerta roja – Ate gorria (2014tik 2017ra) taldeen era askotako dokumentazioa eta baita beste talde batzuek egindako antzerki ez profesionaleko muntaketei buruzko beste dokumentazio mota ere.

Dohaintza betetzen da Ventura Ruiz-ek 2007 eta 2010. urteen artean idatzitako Primeros relatos izeneko ipuin-seriekin eta baita No es la lluvia, es el viento eta Por la espalda bezalako irudikapenetako grabazioekin ere.

Bideoak

Nieves Oteiza Goñi - Spot
20/03/2019

Ventura Ruiz Gómez - Spot
13/02/2019

Zerrendara itzuli