es | eu | en | fr

Aurora Moneo Antzezlearen Dohaintza

2019/03/07
Aurora Moneo Antzezlearen Dohaintza
© Ignacio Armendariz - Foto Gama

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak dohaintzan jaso du Aurora Moneoren funts profesionala, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboan sartzeko xedez.

Jarduera osoko nortasuna denez, dohaintza faseetan egituratzen da. Lehenengoa, Aurora Moneo-ren Funtsa sortu denarekin,  bere aktore ibilbide profesionalaren lagin esanguratsu baten dohaintzan osatua dago eta baita zuzendari eta irakasle gisa ere. Dohaintzako gainerako dokumentazioa pixkanaka sartzen joango da emaileak duen interesaren arabera eta bere jardueraren harira.

Zehazki, jasotako dokumentazioak ondorengo dokumentuak biltzen ditu: Nafarroako Estable Antzokia eta Erriberriko jaialdietako egunkari zatiak, zenbait ekoizpen eta hitzaldi, argazki bilduma bat, antzerki programak eta Esperando al zurdo (gaitegia, apunteak eta sortze-dokumentuak ditu), Orquesta de señoritas, Peribáñez y el Comendador de Ocaña, La dama no es para la hoguera, Por delante y por detrás, La comedia de las sardinas, La bruja, Cuatro mujeres, Proceso por la sombra de un burro, Katiuska edo La generala (liburu eszenikoa eta liburu musikala) bezalako liburuak).

Dohaintzako akordioaren zehaztapenen arabera, Nafarroako Artxiboak ondarearen kontserbazio eta tratamendu teknikoa ziurtatzeaz gain, bere hedapena sustatzeko konpromisoa hartzen du, bitartekaritza kultural eta pedagogikoaren bidez, eta baita ikerketa zientifikoa sustatzeko ere bai.

Antzezpenerako maitasuna duen pertsona ospetsua

Aurora Moneo-ren antzerkirako zaletasuna bere amarengandik dator, zinemako eta antzerkiko maitalea baitzen eta baita errezitatzaile handia ere. 14 urterekin antzerkian hasi zen talde amateur batean. 18 urterekin Iruñean ezarri zen, eta bertan antzerki talde bat sortu zuen Txantreako auzoan. 1977. urtean parte hartu zuen Teatro Estable de Navarra-ren fundazioan, non bere kideek gorputzaren adierazpeneko eta interpretazioko klaseak jasotzen dituzten Carlos Creus, Paca Ojea edo Juan Pastor bezalako irakasleen bitartez. Bi urte geroago, Teatro Estable de Navarra-ren lehenengo muntaia estreinatuko da, hau da, Clifford Odets-en Esperando al Zurdo.

Une horretatik aurrera Aurora Moneo-k ez ditu agertokiak utziko. Lehendabizi, bere antzerki-jarduerak hamabi urtetan zehar administrari bezala egindako lanarekin bateratuko du eta gero, 1985etik 2012ra bitarte, bakarrik aritu zen bere zaletasunera, hain zuzen ere, aktore izatera, interpretazio irakaslera eta Nafarroako Antzerki Eskolako zuzendari lanetara. Hemen, hezkuntza-programa eta adierazpen dramatikoa koordinatu zituen.

Unera arte, Valentín Redín, Carlos Creus, Ignacio Aranaz, Juan Pastor, José Lainez, Pedro Miguel Martínez, Ricardo Romanos, Gyula Urban, Ález Ruiz Pastor, Francisco López, Miguel Narros, Emilia Ecay, Alexander Herold, Carol Verano, Arístides Vargas, Charo Francés, Pablo Salaberri edo Alfredo Sanzol bezalako pertsona ospetsuek zuzendutako hogeita hamar muntaietan gutxi gorabehera parte hartu du. Antzezpen gehienak Gayarre Antzokian garatu ziren.

2014. urtean Desmedidas izeneko sorkuntza estreinatu zuen, non bortizkeriaren eta edertasunaren gaiak aztertzen diren.

Bideoak

Aurora Moneo Martínez - Spot
21/03/2019

Zerrendara itzuli