es | eu | en | fr

Beruete Calleja, Francisco

Beruete Calleja, Francisco

IZENBURUA

Francisco Beruete

MUTURREKO DATAK

1954

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

Karpeta 1

EKOIZLEA

Francisco Beruete Calleja

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Francisco Beruete Lizarran jaio zen 1912an. Bere aitona, Francisco Beruete y Ostiz, Lizarrako alkatea eta Nafarroako Foru Diputazioaren lehendakariordea izan zen (1888). Bere aita, Enrique, udaleko idazkaria zen orduan. Francisco-k Zuzenbide Zibila ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta, bere aitaren bideari jarraiki, udaleko idazkari izendatu zuten 1944an. Udalean izan zuen postutik bere hiriarentzat onuragarriak ziren mota guztietako proiektuak babestu zituen.

Beruete tematuta, udalak gauzatu zuen lehenengo proiektuetako bat (1947) José Goñi Gaztambide-ri eta José María Lacarra.ri Lizarrako historia idatz zezaten enkargatzea izan zen. Alabaina, soilik Goñi Gaztambide-ren Historia eclesiástica de Estella (Lizarrako historia eklesiastikoa) argitaratu zen.

Gustavo de Maeztu margolariari buruzko lehenengo museoa zuzendu zuen.

Pedro Mª Gutiérrez eta beste batzuekin batera, Done Jakue Bidearen Lagunak elkartea sortu zuen (1962). Nazioko gobernuak bide hori Multzo Historiko-Artistiko izenda zezan lortu zuen (1962) eta, gero, elkartea “Erabilgarritasun Publikokoa” kalifika zezan (1966).

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsaren lehen zatia bere seme-alabek, María Puy, Víctor eta Francisco Javier Beruete Sarasqueta, dohaintza bidez eman zuten 2018ko maiatzean.

EDUKIA

Colección de Auroras de Estella, S. [Silvestre] Peñas Echeverríarena, 1954ko maiatza.

Azaleko obren zerrenda:

1.  Aurora de San José (ahots mixtokoa)

2.  Aurora de Reyes (ahots mixtokoa eta metal argiaren akonpainamenduarekin)

3.  Aurora de Cuaresma (ahots mixtokoa) [“Aurora del miércoles de ceniza” kantuaren partituran]

4.  Aurora de la Purificación (ahots mixtokoa eta akonpainamenduarekin)

5.  Aurora de Resurrección (ahots mixtokoa eta metal argiaren akonpainamenduarekin)

6.  Aurora de la Santísima Virgen del Puy (ahots mixtokoa eta errondailarekin)

Francisco Beruete Callejari egindako eskaintza batekin.

Zerrendan jasotzen diren zazpi obretatik, bosgarrena falta da, “Aurora de Resurrección”.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.        

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa (edukia ikusi).

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Lizarrako Gaiteroak

Fernando Remacha Villar

ARGITALPEN NOTAK

  • Doñabeitia, Juan Carlos. La danza en Estella. Francisco Beruete: estudio del corpus de danzas creado para el Grupo Folklórico Municipal de Estella durante la década de 1950. [Iruña-Pamplona]: Nafarroako Gobernua, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia = Gobierno de Navarra, Departamento de Cultura, Deporte y Juventud, Dirección General de Cultura-Institución Príncipe de Viana; [Estella-Lizarra]: Ayuntamiento de Estella-Lizarra Udala, 2017.
  • Goñi Gaztambide, José. Historia eclesiástica de Estella. Tomo I, Parroquias, iglesias y capillas reales. Iruña: Nafarroako Gobernua, 1990.

DESKRIBATZAILEAK

Musika, Dantza, Folklore, Sustapen kulturala.