es | eu | en | fr

Huarte Familia

Huarte Familia

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F352

IZENBURUA

Huarte Familia

MUTURREKO DATAK

1799-1973

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

200 kutxa

EKOIZLEA

Familia Huarte

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Irañetako Duquea etxeko familia batetik dator. Juan Bautista Huarte Astiz, Irañetan jaioa, Espoz y Mina-rekin parte hartu zuen Independentzia Gerran eta geroago Kataluniako kanpainan 1823an. Bere semeek, Francisco eta José María Huarte Callis, 1845ean eskola pribatu bat sortu zuten, Huarte Eskola, Xabier karrikan, baina laster kale nagusira lekualdatu zuten bi egoitza jarraietan. Irakaskuntzan garrantzi handia zeukan erakundea baitzen. 1896. urtean, Instrukzio Publikoko Probintzia Batzarrak urrezko domina lortu zuen. José María Huarte Iruñeko Udaleko zinegotzia eta alkateordea izan zen. 1867an, Mercedes Huarte arrebak eskola bat ireki zuen Iruñeko Kale Nagusian andereñoentzat, 1921ean neskentzako eskola batekin osatu zena. Alberto Huarte Machín, Francisco-ren semea, Iruñeko Orfeoiaren eta Santa Zezilia Kontzertuen Elkarteko presidentea ere izan zen. Bere semea José Antonio Huarte y Jáuregui (Iruñea, 1892 - 1968) biolinista, irakaslea eta musika-kritikaria izan zen. Bere beste semea José María de Huarte y Jáuregui (Iruñea, 1898 - Madril, 1969) Nafarroako Artxiboko funtzionario gisa sartu zen 1921ean eta 1927an zuzendaritzapean aritu zen, 1936. urtera arte. Lehenago Nafarroako Monumentu Batzordeko kidea izan zen, Nafarroako Kultura Kontseiluko idazkaria, eta Historia eta Arte Ederretako Errege Akademiako euskaltzain urgazlea ere bai. Historia, genealogia eta heraldikari buruzko lan ugari idatzi zituen, besteak beste, José de Rújula-ren Nobiliario de Navarra. Nobleza ejecutoriada en los Tribunales Reales de Corte y Consejo de Navarra (1519-1832) (Madril, 1923) lana nabarmentzen da.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa 1996, 1997, 2014, 2017, 2018 eta 2019an erosi zuten hainbat antikuarioei.

2018an, María Rosario Solchaga, Alberto Huarte Myers-en alargunak egindako dohaintzan 47 dokumentu kutxa zeuden eta familiaren musika-artxiboa ere.

EDUKIA

Funtsa ondorengo dokumentuez osatzen da: Huarte familiak sortutako dokumentazioa, bai bere esparruan bai beste zenbait familia-esparruan lortutakoa; besteak beste, Irañeta eta Iruñeko etxeekin erlazionatutako Machín edo Jáuregui, Iruñeko Uharte Eskolaren dokumentazioa eta baita elkarteek eta kultur erakundeek sortutako dokumentazioa ere. José María de Huarte-ren dokumentazioa nabarmentzen da non historia, numismatika, paleografia, heraldika eta genealogiaren inguruko gutun ugari, txostenak, haren jabetzetako zenbait kontu eta ordainagiri eta bere emaztea den María Isabel González de Olañeta e Ibarreta Valdeterrazo-ko markesa eta Montpensierren alargun dukesa-ren kontuak eta ziurtagiriak aurki ditzazkegun.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.        

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Iruñeko Orfeoia

Estanislao Luna Ramón

Pablo Sarasate Navascués

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

ARGITALPEN NOTA

Dohaintzaren albistea