ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AGN/F490
IZENBURUA
Koldo Pastor
MUTURREKO DATAK
1981-2018
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
2 kutxa
3 cd
41 fitxategi informatiko
EKOIZLEA
Koldo Pastor Arriazu
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Koldo Karmelo Pastor Arriazu 1947ko urtarrilaren 1ean jaio zen Iruñean. Pablo Sarasate Kontserbatorioan hasi zuen bere musika-ikasketa, baina Kontrapuntu eta Fuga ikasketak Donostiako Kontserbatorio Nagusian amaitu zituen eta Armoniarenak eta Konposiziokoak, musika-Pedagogia eta Abesbatzaren Zuzendaritza Zaragozako Kontserbatorio Nagusian ikasi zituen. Bere formazio akademikoaren osagarri modura, musikaren konposizio eta soziologia ikasketak egin zituen Agustín González Azilu eta Ramón Barce-ren tamainako pertsonaiekin.
Izaera aberatsa duen musikaria, Koldo Pastor Iruñeko Arte-Lagunen Paulino Otamendi Ganbera Taldearen sortzailea eta zuzendaria izan da, Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria, Iruñeko Ganbera Abesbatzako Erakundearen Zuzendari eta Iruñeko Behe-ahotsen Abesbatzako zuzendari izan da. Kontzertu ugari eskaini ditu hainbat talde instrumentalekin, hala nola La Pamplonesa Musika Banda, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Pablo Sarasate Kontserbatorioko Orkestra eta Banda edo ganbera taldeak, eta baita Nafarroako Gobernuak eta zenbait erakunde pribatuk babestutako eskola-kontzertuen zikloak ere.
Iruñeako Taldearen sortzaile eta kide bezala (Iruñeko Taldea), Koldo Pastorrek XX. mendeko musika zabaltzeko hainbat kontzertu zikloen eta hitzaldien antolakuntzan parte hartu zuen, besteak beste, Donostian, 1987urtetik 1991urtera, urtero egin izan diren Euskal Musika Berriaren Jardunaldiak nabarmentzen dira.
Irakasle-jarduera zabalarekin, Koldo Pastor-ek hamar urtetan zehar Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan irakasle gisa jardun du Orkestra espezialitatean eta ikastetxe horretako banda eta orkestra sinfonikoaren zuzendari gisa. Aldi berean, ikastaro ugari eman ditu musika-informatikoa eta Armoniaren pedagogiari buruzkoak, baita Nafarroako Gobernuak eta hainbat ikastetxek antolaturiko Abesbatza eta Instrumentu Multzoaren Zuzendaritza ere.
Koldo Pastor-en lana hainbat estilo eta formatuetako kreazioz osatuta daude, besteak beste, kontzertuak, ganbera-musika, abesbatzako lanak, bandarako musika, balleteko musika eta zinemarako musika, La Pamplonesa edo Nafarroako Orkestra Sinfonikoa bezalako taldeek estreinatu eta interpretatu dutenak, baita hainbat abesbatza, bakarlari eta ganbera-taldeek ere. Bere sorrera irrati eta telebistako hainbat hedabidetan zabaldu da, eta musikako argitaletxe garrantzitsuek argitaratu dute, hala nola, Real Musical eta CM Edizioak, eta argitalpenak hainbat diskoetxetan.
Koldo Pastor-en ibilbide profesionala berrikustean, aipamen berezia merezi du bere lan berezia El método Martenot aplicado a la enseñanza de la armonía izenekoa, Estudios Vascos Eusko Ikaskuntzak Elkarteak (1994) argitaratutako lana pedagogia-musikalean espezializatua eta pedagogia musikaleko OP.XXI (1997) aldizkaria.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Koldo Pastor jarduera sortzailean murgilduta dabilen musikagile bat denez, dohaintza egiteko aukeratu duen formula faseetan artikulatzen da. Hain zuzen ere, lehen dohaintza Nafarroako Artxiboak jaso zuen 2019. urtean.
EDUKIA
Koldo Pastor ondarearen dokumentazio osagarria den dokumentazioa ondorengoa da: paperean dauden jatorrizko partiturak eta formatu digitaleko partiturak. Hasierako dohaintza El método Martenot aplicado a la enseñanza de la Armonía (1994) mekanografiatutako testua eta bere lanen soinu-erregistroa duten 3 CD-ak osatzen dute.
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra.
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa
ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK
Luis Miguel Alonso Nájera
Artearen Adiskideak
Teresa Catalán Sánchez
Iruñeako Taldea Musikagileak / Grupo de Compositores de Pamplona
Iruñeko Ganbara Abesbatza
Iruñeko Orfeoia
Lizarrako Gaiteroak
Pablo Sarasate Kontserbatorioa
Sociedad de Conciertos Santa Cecilia
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
Elkarrizketa
ARGITALPEN NOTAK
- Carreira, Xoán M. "Pastor Arriazu, Koldo". En: Casares, E. (dir.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. Tomo 8. Madrid: Sociedad General de Autores y Editores, 2001. P. 507-508.
Dohaintzaren albistea
DESKRIBATZAILEAK
Konpositorea, Irakaslea, Koro zuzendaria, Banda zuzendaria, Orkestra zuzendaria.