es | eu | en | fr

Mariano García Zalba

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2019/01/01 - 2019/01/31

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak urtarrileko mikroerakusketa Mariano García Zalba konpositorearen figurari eskainiko dio, aurten 150 urte betetzen baitira hil zenetik, eta erakundean kontserbatutako musika-funts zaharrena izateagatik haren obren data nahiz sarrera-data medio.

Erakusketa "Pertsona ospetsuak" zikloan kokatzen da, eta haren musika-obretariko batekin osatuko da; zehazki, Gran Missa a toda orquesta sobre los motivos del Pange Lingua Mi bemol maiorrean, autografo orijinala, Sakramentu Txit Santuaren ereserkien inguruan.

Gran Missa a toda orquesta sobre los motivos del Pange Lingua obratik Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak koadernatutako partitura nahiz tresna eta ahotsetarako zati osoak kontserbatzen ditu, horiek guztiak ere eskuz idatziak, eta jendaurrean lehen aldiz erakutsiko dira mikroerakusketa honetan.

Artxiboan erregistraturiko dohaintzako lehen kasuetariko bat da, autoreak berak Nafarroako Probintzia Aldundiari eskaini baitzion 1858ko ekainaren 16an, eta Korporazioak berak hamar egun beranduago eskertu zion, kasu honetan erakusten diren gutun banatan agertzen denez.

“Mariano García Zalba” mikroerakusketa librea eta doakoa da, eta Nafarroako Artxiboko behe galerian ikus ahal izango da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, asteko egun guztietan, asteburuak eta jai-egunak barne; asteazkenetan, berriz, 10:00etatik 20:00etara.

Mariano García Zalba eta haren obra

Mariano García Zalba Agoitzen jaio zen 1809. urtean. Organista, konpositorea eta Iruñeko Santa Maria Katedraleko musika-kaperako kidea izan zen. 1817. urtean, Iruñeko katedraleko haurren ikastetxean sartu eta bertan, kantua eta solfeoa ikasi zituen. Jose Guelbenzuren harmonia eta konposaketako ikaslea izan zen. Musika-akademia bat sortu zuen, eta horren zuzendaria izan zen 1858. urteaz geroztik. Akademiaz Iruñeko Udala jabetu zen. Bertan, Miguel Sarasate ezagutu zuen, Pablo Sarasate biolin-jotzailearen aita. Elizarako musika-obra ugari konposatu zituen; tartean aipatzekoak dira Misa a 8, Ave Maria Stella, Stabat Mater edo Vísperas grandes de San Fermín. Haren 130 bat partitura ezagutzen dira Espainiako katedral askotan, gehienak koru eta orkestrarako eginak, nahiz eta haren obrarik gehiena Iruneko katedraleko artxiboan kontserbatzen den.

Artxiboko musika-funtsak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusian daude musika-izaerako hamabost funts dokumental, eta horiek "Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa" programaren euskarri dira. Programaren bitartez, erakundeak zaintzen duen dokumentazio musikala eta eszenografikoa kontserbatzen, antolatzen eta hedatzen da.