es | eu | en | fr

Urtsuako kanta

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2019/05/22 - 2019/05/23

Gerta liteke kanta batek seiehun urtetik gora irautea? Urtsuako Kanta Azkue folkloristak jaso zuen Baztanen, XX. mende hasieran. Bertan Urtsuako dorrean, Ariztunen, gertatutako istorio tragikoa kontatzen da. Esaten dutenez, dorrea haraneko zaharrenetakoa da. Letrak XIII edo XIV. mendekoak izan litezke.

Kontatzen den istorioa, egiazkoa al da?Egia da Erriberriko gortean kantatu zela hereje-erreginen  aurrean? Euskara erabiltzen zen inguru horietan? Egilea emakume bat izan zen?

Gai honi dagokionez, Nafarroako Unibertsitateko Euskararen Kultura eta Hizkuntza Katedrak “Urtsuako Kanta: emakumea, hizkuntza eta musika tradizioa bi Nafarroetan” izeneko jarduera antolatuko du maiatzaren 22tik 24ra bitarte. 22 eta 23ko jardunaldiak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egingo dira. Ikastaroa doakoa eta irekia da.

Egitaraua