es | eu | en | fr

Think Tank kultura eta sormen sektoreen inguruko ideia trukerako foroa

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2019/05/22

Kultura, kirol eta Gazteria Departamentuak "Cultura Navarra Think Tank" proiektua bultzatzen du, kultura eta sormen sektoreen inguruko ideia eta pentsamenduentzako laborategi bat. 2018an sortutako ideia, Nafarroako Kultur Behatokira eta Kultur Eskubideen Legera lotuta dago, 2017-2023 Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoaren funtsezko ardatzetako bat izanda. Aurten gaur egungo bitartekaritza kulturala aztertuko da.

Bitartekaritza, beharrezko maila moduan hartzen da gizarte garaikidearen paradigmetako batzuk ulertzeko eta kode kulturalen ulermena lortzeko. Nafarroako Kultur Eskubideen Lege Forala bere 9. artikuluan kultur bitartekaritzaz hitz egiten du; 2017-2023 Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoak bitartekaritza kulturala lan ikaskuntza eta mezenazgoaren bitartekari moduan aurkesten du. Horregatik aurten kultur bitartekaritzara zuzenduta egongo da.

Maiatzaren 22an eta 29an laborategiak egingo dira. Biak Nafarroako Artxibo Nagusian 9:00etatik 13:00etara. Inskribatzeko, plancultura@navarra.es -era mezu bat bidali behar da ze laborategira apuntatu nahi den esanez. Laborategi bakoitzera banaka apuntatu behar da, nahi izanez gero.

Kultur bitartekaritza pentsatzen

Maiatzaren 22an lehenengo laborategia aurrera eramango da eta termino honen oldarra eta beste fenómeno batzuekiko erlazioa eztabaidatuko da, artea eta komisariotza heziketan emandako norabide berria, adibidez. Kontzeptu honekin bat sorteen diren ekintza desberdinak planteatuko dira.

Praktika hauen barruan aurkitu daitezkeen proiektuak aztertuko dira eta arazoak sortzen dituzten gaiak azalduko dira, adibidez, erakundeak, artistak eta bitartekariak audientziarekin dauzkatenak.

Bitartekaritza kulturala gazteriarekin: erronkak eta dilemak

Maiatzaren 29an bigarren laborategia egingo da, gazteak kulturarekin duten erlazioari buruzko ikerketen emaitzak emango dira, bai produktore eta baita erabiltzaile moduan. Zehazki, ikus kultura eta musika nola haien imaginaritza eta giza arremanak betetzen dituzte aztertuz eta haiek nola ikasteko estrategiak garatzen dituzten produktore kultural moduan.

Kasu desberdinak ereduaraziko dira gazteria eta kulturaren arteko erlazioak proposatuz, ze arazo eta egoeratara eramaten gaituzten eta elkarrekin pentsatuko dugu nola bitartekaritza erabili gazteriarekin lanean hari garenean.

Amaia Arriagak eta Imanol Aguirrek zuzenduko dituzte bi laborategiak

Amaia Arriagak eta Imanol Aguirrek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileak, laborategiak zuzenduko dituzte. EDARTE ikerkuntza taldearen partaideak dira baita ere. Biek ikerkuntza proiektuak aurrera eraman dituzte eta ezaguera transferentzia kontratuak egin dituzte artea eta ondare kulturala gateriarekin bitartekatuz, hezkuntzarekin bat. Urrengoak nabarmendu daitezke: La formación en artes visuales en las instituciones sociales y culturales de la ciudad de Montevideo (Agencia Española de Cooperación Internacional), Jóvenes productores de cultura visual: Competencias y saberes artísticos en educación secundaria (Ministerio de Ciencia e Innovación), Museos y públicos. Dilemas y experiencias (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua-Museo Zerbitzua) eta “Arte oro garaikidea da”ren proiektuaren bitartkaritzaren diseinua Nafarroako Museoan (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua-Museo Zerbitzua). Baita ere laguntza teknikoa heman da Nafarroan egiten diren bitartekaritza eta difusioari buruzko ekintzak datu base batean sartuz.