Azken urteotan, teknologia digitalak tresna berriak eman dizkie Historia edo Ondare Historikoaren aditu eta hedatzaileei. Gazteluetako, elizetako edo hirietako jatorrizko itxura birsortzeko aukera edo gertaera historikoen giroa berriro bizitzeko aukera garrantzitsuak dira gaur egungo ikusmen munduan.
Duela urte batzuetatik, Iker Iriarte hartara aritzen da profesionalki. Zinema eta telebistarako efektu bisualen masterra egin ondoren, "Juego de tronos" serie ospetsuaren ekoizpenean parte hartu zuen. Historiagatik izan duen grinak Nafarroako Ondarearen zabalkundean teknika horiek erabiltzera eraman egin dio. Hitzaldian arkeologoek eta historialariek emandako informazioaren bilketatik ateratako prozesua azalduko da.
Horretarako, jolas-proiektu berrien zatiak erakutsiko dira:
1. Santa Criz hiri erromatarra
2. Irulegi Erdi Aroko Gaztelua
3. Erdi Aroko Iruñea
MHINTZALDIA-ren hitzaldi zikloaren barruan dagoen eztabaida Artxiboaren areto nagusian egingo da.
Sarrera dohainik izango da tokia bete arte.