es | eu | en | fr

Artxiboen Nazioarteko Astea

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2019/06/07

Jardueren aste honi bukaera emateko, “Antzinako Musika Espainiarra” kontzertua eginen da Ricardo Visus-en Lagunen lankidetzaz eta Alicia Griffiths harpa-jotzailearen eta Dorota Grzeskowiak sopranoaren parte-hartzeaz. Errepertorioak XVI. eta XVIII. mendeen arteko partiturak, musika herrikoia, gabon kantak eta doinu sefardiak bildu ditu, besteak beste.

Kontzertua 19:00etan hasiko da Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko ekitaldi aretoan eta sarrera librea eta doakoa izanen da, baina lekua mugatua denez gero, beharrezkoa izanen da gonbidapenak aldez aurretik jasotzea Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren sarreran, ostiralean bertan, 17:30etatik aurrera.

Kontzertua zuzen-zuzenean ikusten ahalko da streaming bidez www.amaen.es webgunean, “Multimedia – Zuzeneko emakizunak” atalaren bitartez. Orrialdea kontzertuaren aurretik abiaraziko da.