es | eu | en | fr

Euskara espaziotik ikusita. Ez zahar, ez arraro, ez isolatu

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2019/09/25

Datorren asteazkenean, irailak 25, 19:00etan, Ekaitz Santazilia doktoreak euskal hizkuntzaren iraganari buruzko hitzaldi bat emango du Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Bere izenburua ondorengoa da: “Euskara espaziotik ikusita. Ez zahar, ez arraro, ez isolatu”. Gaia hizkuntza honen inguruko mito batzuen sendotasun zientifikoa da.

Hitzaldia Artxiboen eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuak garatzen duen MHINTZALDIA programaren barruan kokatzen da.

Gaztelaniaz emango da eta sarrera librea da aretoa bete arte.