Bisita gidatua erakusketaren komisarioaren eskutik, non azalduko diren Fototekaren proiektua, argazki zaharrak berreskuratzearen garrantzia eta erakundeak haiek tratatu eta jakitera emateko egiten duen lana. Gainera, arreta berezia eskainiko zaie Nafarroako Artxiboan kontserbatzen diren argazkilaritza-funts instituzional, pertsonal eta familiarrei.
Jarduera hau 2019ko Ondarearen Europar Jardunaldietako artxiboaren parte hartzearen egitasmoaren barruan dago programatuta. Irailaren 27, 28 eta 29an ospatuko da “Artea eta Aisia” izenburupean.
Jarduera, larunbatean, irailaren 28an, eguerdiko 12:00etan burutuko da.