es | eu | en | fr

Diplomatikaren oinarrizko ikastaroa

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2019/10/01

Diplomatikaren helburua dokumentuen testu-kritika egitea da, hau da, horien berezko edukiaren analisia, idatzizko iturrrien benetakotasuna edo faltsutasuna ezartzeko, baita horiek transmititzeko modua ere. Zientzia instrumental honek, Paleografiarekin batera, dokumentazioak ematen duen informazio historikoa eskuratzeko aukera ematen du.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Diplomatikaren oinarrizko Ikastaroa antolatu du, dokumentuen irakurketaren funtsezko oinarriak ezagutzen dituzten pertsonei zuzendua; beraz, ezinbestekoa da bertaratzen direnek Paleografiari buruzko ezagutzak izatea. Bereziki pentsatuta dago Nafarroako paleografia tailer batean parte hartu duten pertsonentzat, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak antolatuta. Horietako azkena 2018ko urrian izan zen.

Urriko astearte eta ostegunetan izango da, 11:00etatik 13:00etara, eta Mª Raquel García Arancón Drak emango du.

Izena emateko epea zabalik dago, zein irailaren 23an amaituko den 14:30ean. Izena emateko eskaerak artxiboko harreran aurkeztu beharko dira, kontsulta-aretoa zabalik dagoen ordutegian, edo posta elektronikoz (archivogeneral@navarra.es). 18 toki daude eta zozketa bidez esleituko dira. Izen-ematea doakoa da.

Informazio zehatza eta izena emateko orria erantsi egiten dugu:

2019ko Paleografiaren Oinarrizko Ikastaroa