es | eu | en | fr

Urria Artximusikala 2019

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2019/10/16

Bertha Bermúdez Pascual-ek emandako "La creación que no cesa. Vida, creaciones e impacto de la obra de José Láinez y Concha Martínez" izeneko hitzaldia.

José Láinez Díez (Donostia, 1941) eta Concha Martínez Nicolás (Donostia, 1943) dantzariak, koreografoak eta dantzako irakasleak dira. Gorputza eta espazioaren arteko harreman esperimental eta probokatzailean oinarritutako ikuspegi berezi baten bitartez, inspirazioaren iturri bihurtu dira dantza garaikideko dantzari eta sortzaileen hainbat belaunaldirentzat.

2017. urtean Vianako Printzearen Kultura Saria jaso zuten. 2018an dohaintzan eman zuten haien funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari.

Tokia: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusia

Ordua: 19:00etan

Sarrera librea da lekua bete arte.

Gainera, zuzenean jarraitu ahal izango da webgune honetako Multimedia / Zuzeneko emanaldiaren atalean eta Nafarroako Kulturaren Youtube Kanalaren bidez.

Urria Artximusikala 2019 zikloan kokatutako jarduera.