es | eu | en | fr

Urria Artximusikala 2019

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2019/10/30

"Artxiboa Musika da" kontzertua, Iruñeko Konpositore Taldeari eta  Jesús Mª Echeverría konpositoreari eskainia.

Aurretik topaketa bat izango da konpositoreekin. Ondoren, Quinteto Bortzeak Jesús Mª Echeverría-ren Cuatro movimientos para quinteto de viento (2002) interpretatuko du eta Iruñeko Konpositore taldearen El Rapto de Europa (1988) Teresa Catalán-ek, Jaime Berradek, Patxi Larrañagak, Koldo Pastor-ek eta J. Vicent Egea-ak eratutakoa ere bai. Quinteto Bortzea Roberto Casadok (flauta), José Luis Larraburuk (oboea), Jorge Nagorek (klarinetea), Alberto Chacobok (tronpa) eta Moisés Irisarrik (fagota) osatzen dute.

Tokia: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusia

Ordua: 18:00etan. Konpositoreekin topaketa / 19:00etan kontzertua

Sarrera librea da lekua bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik eskuratu beharko dira (urriaren 29tik eskuragarri izango dira Nafarroako Errege Artxibo Nagusian).

Gainera, zuzenean jarraitu ahal izango da webgune honetako Multimedia / Zuzeneko emanaldiaren atalean eta Nafarroako Kulturaren Youtube Kanalaren bidez.

Urria Artximusikala 2019 zikloan kokatutako jarduera