es | eu | en | fr

Nafarroako Paleografiaren Lantegia

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2019/11/06 - 2019/11/15

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, egungo erabiltzaileentzat zein izan litezkeenentzat, Nafarroako paleografia-tailer berri bat antolatu du. Funtsean izaera praktikoa izanik, bere xede nagusia, ikertzaileei Nafarroako XVI. eta XVII. mendeetako dokumentuak zuzentasunez irakurtzen eta transkribatzen laguntzea izango da.

Bereziki, ikastaroak ondorengoa eskaintzen du:

  • Nafarroan XIII. eta XVII. mendeetan erabilitako idazkera ezberdinen ikuspegi orokorra.
  • Letra humanistikoz idatzitako dokumentuen irakurketa eta interpretazioa egin ahal izateko oinarrizko ezagutza: ezaugarri grafikoak, letra-motak, laburdura ohikoenak, zenbaki-erabilpenak, datazioak…
  • Testu historikoen transkripzio eta aipamenetan erabilitako ohiko arauak.

Izen-ematea doakoa da, eta plaza kopurua, mugatua. 18 dira eta zozketa bidez esleituko dira.

Datak: Azaroak 6, 8, 11, 13 eta 15

Ordutegia: 9:00 / 10:30 h.

Lekua: Erabilera anitzeko aretoa (Hirugarren solairua)

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu informazio-liburuxka saioen edukiarekin.