“Nafarroako Fototeka. Historiarako argazkiak” izeneko hitzaldia Fernando Cañadak eta Roberto Cigandak eskainiko dute. Bertan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetako argazki-funtsen historiari buruzko ibilbide bat trazatuko da, bai eta Nafarroako argazki-ondarea berreskuratzera eta haren tratamendu teknikoa eta zabalkundea egitera bideratutako Nafarroako Fototeka programa osatzen duten bi ardatzei buruzkoa ere.
Fernando Cañada Palacio eta Roberto Ciganda Elizondo Historian lizentziadunak dira, Argazki Artxiboen Babesean, Kudeaketan eta Zabalkundean graduondoko titulua dute eta erakusketa honen komisario gisa jardun dute. Hitzaldia eta gero, erakusketara bisita komentatua egingo dute komisarioek.
Tokia: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusia
Ordua: 19:00etan
Sarrera librea, edukiera bete arte.