es | eu | en | fr

Kolodioi hezearen erakuskataldia

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2019/11/27

Maider Kuadra argazkilariak egingo du "Kolodioi hezearen erakustaldia" izeneko tailerra.

Kolodioi hezearen prozedura argiak beirazko plaken gainean sortutako irudiak finkatzen dituen teknika bat da. Horretarako, plaken azalera kolodioi-disoluzio batez estaltzen da (zelulosa-nitratoa alkoholean eta eterrean) eta zilarrezko nitrato-bainu baten bidez sentsibilizatzen da. Bainu hori argiaren eraginpean egon aurretik aplikatu behar da. Horrek argazkilariak beti laborategi eramangarri batekin hornituta joatera behartzen zituen. Beirazko plaken gainean lortutako irudi negatiboa albuminari inpregnatutako paperean kopiatu daiteke, irudi positiboa sortuz.

Maider Kuadra Ruiz de Gordejuelak "Arte Bisualetan unibertsitate-aditua: argazkilaritza eta ekintza sortzailea"-n  titulua du, eta kolodion hezean aditua da, 1851. eta 1885. urteen artean indarrean egon zen teknika bat. Bulgarian egoitza artistikoa egin du, eta erakusketa ugariren komisarioa izan da. Erakusketa horietan bere obra erakutsi du, kolodion hezeko argazkiekin egina.

Ordua: 18:00etan

Sarrera librea aldez aurretik erreserbatuta 848 42 46 67 telefonoan.