Ventura Ruizek idatzitako antzez lana.
Erdi Aroan, Iberiar Penintsulako erreinuak sortzen eta zabaltzen hasi ziren garaian, erresuma kristauen arteko borrokak Kordobako Abderramanen Kaliferriaren kontrako borrokak bezain ohikoak ziren. Tota erregina estratega handia zen, eta Iruņeko Erresumaren boterea sendotzeko eta bere ondorengoak gainerako erresumetako tronuetan egon zitezen, odol bidezko loturak erabili zituen, eta bere sei alabak errege eta noble kristau edo musulman boteretsuekin ezkonarazi. Tota erreginak, bere biloba Antso Gizena Leongo Erresumako tronuan mantentzeko erabiliko zituen azpijokoen lekuko izango gara, eta, horretarako, ez du zalantzarik izango Kordoba hiriraino doan bidea hartzeko, horrekin, bere leinuak, erresuma kristau guztien destinoak gobernatzen dituela ikusten badu.
Ventura Ruiz: Tota erregina
Silvia Iriarte: Gartzia Santxez / Hasday ibn Saput
Arantza Ezkurdia: Auria / Antso Gizena
Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Egunak: 2019ko abenduaren 23, 26 eta 27an
Orduak: 11etan (euskaraz) / 12etan (gaztelaniaz)
Iraupena: 30 minutu