es | eu | en | fr

Hirurteko Liberalaren (1820-1823) bigarren mendeurrenari

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2020/01/01 - 2020/01/31

Hirurteko Liberala edo Hirurteko Konstituzionala 1820 eta 1823 urte bitarteko aldi historikoari deitzen zaio, Espainian 1812ko Konstituzioaren indarraldia berrezarri zenean, Antzinako Erregimeneko sistema politikoa monarkia konstituzional liberal batengatik ordeztuz. Azken finean, Rafael del Riego teniente koronelak Gora Konstituzioa! oihukatuz Sevillako Las Cabezas de San Juan herrian 1820ko urtarrilaren 1ean egindako matxinadaren ondorioa izan zen hirurtekoa.

Riego jeneralak 1820an hirurteko liberalari hasiera eman zion adierazpen militarra egin zuenetik bi mende bete direnean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak urtarrileko bere mikroerakusketa efemeride hori gogoratzen eta gertaera haiek Nafarroan izan zuten eraginari buruzko zenbait dokumentu ezagutarazten dihardu, hala nola, Riegoren Ereserkiaren faksimileak edo Cadizko Konstituzioaren zina.

Sarrera librea eta doakoa.

Lekua: Beheko Galeria

Ordutegia: Egunero 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.