es | eu | en | fr

10. Think Tank Laborategia

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2020/01/20

Izenburua: “Kulturaren lekua 2030 Agendan”

Ordutegia: 16:30etatik 18:30etara

Edukia: Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda da Nazio Batuetako kide diren estatuen konpromisotik sortzen den ekintza plan bat, eta helburu nagusia du pertsonak, Planeta eta guztion oparotasuna babestea. Lehen begiratuan badirudi Agendaren diseinuan eta plangintzan ez dela kultura ageri, baina zaila litzateke pertsonen eta Planetaren aldeko estrategia bat garatzea aintzat hartu gabe gizabanakoek beren inguruarekin dituzten harreman sistemak. Bizitza bete bat bizitzeak esan nahi du politika publikoen diseinuan kultura ardatz gisa hartzen duten garapen helburuak lantzea.

Hizlaria: Inma Ballesteros

Kultura eta Komunikazioaren Behatokiko zuzendaria 2005etik aitzina, Alternativas Fundazioan. Aditua Espainian, EBn eta Latinoamerikan edukien industrian neurriak ezartzeko proposamenen eta politika publikoen analisian. Espainiako Kultura Zentroa zuzendu zuen Nikaraguan eta Guatemalan, eta, hori baino lehen, Asistencia Técnica Fondo Social Europeo de Castilla-La Mancha delakoa koordinatu zuen.

Artearen Historiako doktorea; Europar Batasuneko Zuzenbideko masterra Ikasketa Europarren Zentroan (UCLM); eta Goi Zuzendaritzako Emakumeen Programa Exekutiboa, Promociona 5.0 Proiektua, Goi zuzendaritzako kargu exekutiboekin zerikusia duen plangintza estrategikoa, ESADE Business & Law School zentroarena.

Fitxa deskargatu