es | eu | en | fr

Nafar Liberalak Hirurteko Konstituzionalean

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2020/01/22

Hirurteko Liberalaren Bigarren Mendeurrena dela eta, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak “Nafar liberalak Hirurteko Konstituzionalean” izeneko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Ángel García-Sanz Marcoteguik emanen du.

Ángel García-Sanz Marcotegui Historia Garaikideko katedraduna da, 2009az geroztik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Aurretik, irakasle titularra izan zen aipatutako zentroan eta baita Euskal Herriko Unibertsitatean ere. Halaber, irakasle tutorea izan da Iruñeko UNEDen, hau da, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean. Hainbat kargu akademiko bete ditu unibertsitatean, hala nola Geografia eta Historia Departamentuko zuzendaria Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 1994tik hona, gainera, Huarte de San Juan. Geografía e Historia aldizkariaren zuzendaria da. Nafarroak eta Euskal Herriak demografian, gizartean eta politikan izandako bilakaera izan da Ángel García-Sanz Marcoteguiren ikerketaren ardatza; bereziki, nabarrismoaren, baskismoaren eta espainolismoaren arteko harremanak, langile-mugimendua, hauteskundeak eta prosopografia. Diccionario Biográfico de los Diputados Forales de Navarra edo Diccionario biográfico del socialismo histórico navarro bezalako lanen egilea da. Aditua da nafar liberalismoan eta, hain zuzen ere, berak ondutako azken argitalpenetako batean gai horixe bera jorratu du: “Liberales navarros a través de sus textos (1820-1823)”, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2018an plazaratua.

Sarrera librea eta doakoa.

Lekua: Areto Nagusia

Data: 2019ko urtarrilaren 22a

Ordua: 19:00etan