es | eu | en | fr

Migravit: printzearen heriotza Erdi Aroan

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2020/01/27 - 2020/05/03

Erakusketaren helburua da, ikuspegi anitz eta osagarrietatik, heriotzaren prozesua eta horrek Erdi Aroko gizarteko elite gidariengan dituen ondorioak ezagutaraztea, printzearen izenpean. Lagina osatzen duten piezen artean, Nafarroako Karlos II.a erregearen bihotza, Uxueko Santa Mariatik datorrena, eta heriotzarekin lotutako Erdi Aroko dokumentazioa nabarmentzen dira.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Asturiasko Arkeologia Museoan ikusi ahal izan den erakusketa ibiltari hau Madrilgo Unibertsitate Autonomoak, Oviedoko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak parte hartzen duten proiektu zientifiko baten emaitza da, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren, Nafarroako Museoaren, Katedralaren eta Iruñeko Artzapezpikutzaren laguntza du. Iruñean itxi da aurkezpen zikloa.

Erakusketaren komisarioak ondorengoak dira: Maite López de Guereño Sanz, Erdi Aroko Artearen Historiako irakasle titularra; Isabel Ruiz de la Peña González, Erdi Aroko Artearen Historiako irakasle titularra; eta Eloísa Ramírez Vaquero, Erdi Aroko Historiako katedraduna.

Erakusketaren edukia

Erakusketa-diskurtsoa Erdi Aroko "heriotzaren ibilbide" gisa planteatzen da, eta zazpi bloke tematikoren inguruan egituratzen da, Erdi Aroko eliteen heriotzaren erabilera zeremonial, propagandistiko eta ideologikoari estuki lotuak: azken borondatea, heriotzaren egintza, printzearen gorputza, erritualizazioa, printzearen atsedena, desehorzketa eta oroimena. Izenburuak aipatzen duen "printze" kontzeptua, hain zuzen ere, Erdi Arokoa da: ‘nagusiak’, erregeak zein maila ezberdineko jauntxoak ziren, klero garaia eta hiri oligarkiak.

Noiz: Urtarrilaren 27tik maiatzaren 3ra.

Ordutegia: Egunero, jaiegunak barne, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Lekua: Artxiboko areto protogotikoan.

Bisita gidatuak: Asteburuetan, otsailean eta martxoan, 12:00etan. Lekua erreserbatu behar da 848424667 telefonoan.

Bisita birtuala: Erakusketaren Katalogoa Nafarroako Artxibo Nagusian, Nafarroako Museoan eta Iruñeko Katedralean