es | eu | en | fr

Rodrigo Jiménez de Rada (c. 1170-1247)

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2020/03/01 - 2020/03/31

Rodrigo Jiménez de Radak (edo Ximénez de Radak, grafia arkaikoan) leku nabarmena betetzen du Erdi Aroan bizi izan ziren nafartar pertsonaien artean. Arma eta kulturaz hornitutako gizona eta adimen handikoa, Toledoko artzapezpiku izendatua izatera iritsiko zen, eta bere garaiko egoera politiko eta eliza-egoeran funtsezko pertsonaian bilakatuko zen,  gainera bere figura ospe bereziz hornitu duten kronista eta historialari gisa lanak garatu zituen.

“De Rebus Hispaniae”-ren zatia

Kultura-gizon gisa, Rodrigo Jiménez de Radak ospe handia lortu zuen kronista eta historialari bezala egin zuen lanarekin. Lan horren mugarri nagusia berak idatzitako “De Rebus Hispaniae” izan da. Latinez idatzi eta gero “Historia de los Hechos de España” edo “Crónica Gótica”, gisa ezagutu eta itzulitako lanak erresuma hispanikoen historia barne hartzen du erromatar garaitik 1243ra arte.

Lan honen ale zaharrenak XIII. mendekoak dira. Bost kodex dira, horietako lau Liburutegi Nazionalean gordetzen dira, eta bosgarrena El Escorialeko San Lorenzo Monasterioko Errege Liburutegian. Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egunero egiten diren dokumentu-antolaketako lanetan, kronika horretan parte hartu zuen XIII. mendeko pergaminoa aurkitu da. Kronikaren lau orrialde dituen pergaminozko bifolio bat da, zutabe bakarreko letra gotiko librarioz idatzia, hasierako apainduekin eta kapituluen izenburuak izenpetuta dituena. Ez dakigu nola sortu zen pasarte hori, aro modernoan, beranduagoko dokumentu baten estalki bezala berrerabilia izan zitekeena. Nafarroan gordetako testuak, alde batetik, Julián konde jaunak indar musulmanei Iberiar Penintsularen inbasioa nola erraztu zien kontatzen du, eta, bestetik, Errekonkistaren hastapenetako kontakizun mitikoa, Don Pelayok Covadongan egindako matxinadarekin. Aurkikuntzaren garrantzia dela eta, mikroerakusketa agiri hori erakutsita ixten da.

Alarma-egoerak agindutako neurriak direla eta, Artxiboa aldi baterako ixten denez, "Rodrigo Jiménez de Rada (c. 1170-1247)" mikroerakusketa web-aren bidez kontsulta daiteke, irudiak deskargatuz.

Materialak:

Liburuxka

Retrato de Rodrigo Ximénez de Rada, arzobispo de Toledo

Carta partida por ABC en la que Rodrigo Jiménez de Rada dona al abad del Monasterio de Fitero una heredad que había pertenecido a su abuelo Pedro Tizón en Tudején

Reconocimiento de Rodrigo Jiménez de Rada de haber recibido del rey Teobaldo I la villa y el castillo de Cadreita

Bula del papa Honorio III solicitando a Rodrigo Jiménez de Rada que proteja los intereses del rey Sancho VII el Fuerte mientras esté luchando contra los musulmanes

Donación de Juan de Vidaurre al abad del Monasterio de Fitero de la iglesia de Cornago para la salvación de su alma, de sus padres y de Rodrigo Jiménez de Rada

Fragmento de “De Rebus Hispaniae” de Rodrigo Jiménez de Rada

Sarrera librea eta doakoa.

Lekua: Beheko Galeria

Ordutegia: Egunero 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.