es | eu | en | fr

Joaquín Larregla (1865-1945)

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2020/06/01 - 2020/06/30

Joaquin Larregla (Irunberri, 1865 – Madril, 1945) konpositore eta piano-jotzailea hil zela 75 urte bete direnean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, berari eskainiko dio Oroitzapenak zikloaren barruan, ekaineko mikroerakusketa. Erakusketak erretratuak, argazkiak, bere lanik ezagunenen partiturak eta bere bizitzari buruzko hainbat dokumentu bilduko ditu.

Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa programako funtsen ekarpenari esker antolatu ahal izan da. Horren adibide dira Artearen Adiskideen funtsaren argazki-erretratu handi bat, Natalio Cayuelak bildutako bilduma diskografikotik ateratako jota duen arbelezko disko bat eta Siempre P’alante, Himno a San Francisco Xavier edo ¡Viva Navarra! bezalako partiturak, Iruñeko Orfeoiaren artxiboko funtsetakoak, Silvanio Cervantesenak eta Huarte Familiakoak.

Dokumentu horietako gehienak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzen dira, jabeek dohaintzan emanda; Iruñeko Orfeoiaren artxiboak, berriz, gordailu-erregimenean.

Sarrera librea eta doakoa.

Lekua: Beheko Galeria

Ordutegia: Egunero 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.