es | eu | en | fr

José Ramón Castro Álava-ren Jaiotzaren 125. urteurrena (1896)

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2021/01/01 - 2021/01/31

José Ramón Castro Álava Tuteran jaio zen 1896ko abuztuaren 31n. Pertsonaia polifazetikoa izan zen. Medikuntzako eta zuzenbideko ikasketak egin zituen arren, berehala erakutsi zuen irakaskuntzarekiko eta ikerketa historikoarekiko zaletasun profesionala, 25 urtez Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko (NEAN) zuzendari izatera eramango zuen ibilbide batean.

Nahiz eta Zaragozara eta Madrilera joan goi-mailako ikasketak egitera, José Ramón Castro Álava oso lotuta egon zen beti bere jaioterriarekin; izan ere, bere ikerketen zati handi bat hari eskaini zion eta bizitza soziokulturala dinamizatzen lagundu zuen. Erriberako hiriburuko Ekimen eta Turismo Sindikatuaren eraketaren bultzatzaileetako bat izan zen 1928an. Bere estatutuetan zehazten den bezala, erakunde horren helburua Tuteraren onerako diren era guztietako ideiak bildu eta gauzatzea zen, batez ere hiriaren historia eta artea ezagutaraztea. Era berean, 1929an, Tuterako Udalak sustatutako “Bibliografía Tudelana” lehiaketako epaimahaiak José Ramón Castro Álava jaunak aurkeztutako Biblioteca Tudelana lana saritu zuen. Lan hori 1933an argitaratu zen, Ensayo para una Biblioteca Tudelana izenarekin.

Hala ere, Castro Álavak artxiboen esparruan utziko luke aztarna handiena, 1941ean Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioak probintziako artxibozain lanpostua betetzeko onartutako deialdian parte hartu zuelako. Deialdiaren arabera, lanposturako izangaiek azterketa teoriko bat egin beharko lukete, gai zerrendari buruz ausaz ateratako bi gai idatziz garatuz, eta Erdi Aroko bi dokumentu eta Aro Garaikideko beste baten transkripzio, iruzkin historiko eta katalogatzeko azterketa praktikoa ere egin beharko lukete. Ariketak egin ondoren, eta azterketa teorikoan zoriak aztergaiak Gaztelako Erresumaren jatorriari eta eraketari buruzkoak eta diplomatiko dokumentalari buruzkoak izan zitezen nahi izan zuen, eta hautaketa-prozesuko epaimahaiak, Lizarrako José María Lacarra artxibozain eta historialari idazkari izan zenak, probintziako artxibozain lanpostua José Ramón Castro Álavari esleitzeko proposamena egin zuen. Horrela, Diputazioko Udalbatzak, 1941eko urriaren 17an egindako osoko bilkuran, onartu egin zuen epaimahaiaren proposamena eta Castro izendatu zuen probintziako artxibozain.

José Ramón Castro Álavak kargua bete zueneko 25 urteetan, NEAN modernizatzea izan zen mugarri nagusia. Lan horretan, funtsezkoa izan zen Catálogo de la Sección de Comptos del Archivo General de Navarra egitea eta argitaratzea. Castro lanean egon zen bitartean, 36 liburuki argitaratu zituen. Bera erretiratu ondoren, bere koraboratzaile eta NEANeko zuzendaritzan bere ondorengoa izandako Florencio Idoatek lan horrekin jarraitu zuen. 1966an erretiroa hartu ondoren, Castro Álavak urte batzuetan Tuteraren eta Nafarroaren historia eta gaiak aztertzen jarraituko zuen, 1977an zendu zen arte.

Sarrera librea eta doakoa.

Lekua: Beheko Galeria

Ordutegia: Egunero 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.