es | eu | en | fr

Karlos, Vianako Printzea (1421-1461)

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2021/05/24 - 2021/06/27

2021ean 600 urte egingo dira Vianako Printzea jaio zela. Hiribildu horri lotutako titulua jaso zuen lehenarena. Asalduzko mundu bateko pertsonaia konplexua: Erdia Aroaren amaierako penintsulako erreinuena. Nafarroako Blanca erreginaren eta Aragoiko Juan infante eta Peñafielgo dukearen semea, gero Aragoiko errege izango zenarena, bere figura lotua dago garai hartan auzitan zeuden bando batzuen eta besteen nahietara: Nafarroa, Gaztela, Napoles, Sizilia, Bartzelona. Erdietsi ezin izan zuen koroa baten etengabeko oinorde, historiografiak dueluan dauden pertsonaiak polarizatu ditu: indar handiko izaera duen aita, penintsulako eszenario guztietan etengabeko presentzia duena; eta ama eder eta gozoa, jarduera jainkotiarretan buru-belarri aritzen dena. Eta orduan ingurune amatiarrean kokatutako semea, fina eta jantzia, otzana eta eztia. Baina… Horiek al ziren benetan paperak? Historia, ia beti, interesgarriagoa da. Eta pertsonaiak ziur, askoz konplexuagoak.

Eloisa Ramírez Vaquerok komisariatutako erakusketa hamar panelen bidez antolatzen da. Paneletan, edukiari lotutako dokumentuak aurkitzen dira. Bertan, Vianako Karlosen bizitzako une garrantzitsuenen errepasoa egiten da, haren irudiaren konplexutasuna eta bizitzea egokitu zitzaion garai nahasiak ulertzen laguntzeko.

1. Karlos Vianako Printzea

2. Karlos Peñafielen jaiotzea

3. Vianako Printzea titulua

4. Printzea eta dragoia

5. Karlos eta Inés

6. Blanca erreginaren hileta

7. Oibar. Errendizioa

8. Napolesko gortean

9. Familia Bartzelonan sartzea

10. Poblet, azken helmuga

Erakusketaren informazio-webgunean haurrentzako gune bat ere jarri da. Bertan, istorioaren kontakizun egokitu bat eta horri lotutako jarduerak aurki daitezke.

Sarrera librea eta doakoa.

Lekua: Areto Nagusia

Ordutegia: egunero 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, baita jaiegunetan ere.

Ekainetik aurrera, erakusketa Nafarroako hainbat herritan izango da:

  • Viana: uztailaren 2tik 18ra.
  • Erriberri: abuztuaren 13tik irailaren 19ra.
  • Zangoza: irailaren 23tik urriaren 12ra.
  • Lizarra: azaroaren 5etik 21era.