es | eu | en | fr

2021eko Artxiboen Nazioarteko Eguna

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2021/06/09

Zer esan nahi du dokumentazioak sorkuntza-prozesuen barruan?

Nola lantzen dute dokumentazioa erakundeek?

Zertan datza memoria eszenikoaren garrantzia?

Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, Atalak sareak dantzako profesionalen, erakundeen eta dokumentazioaren arteko topaketa bat antolatu du, hainbat lan-metodo azaltzeko eta artisten eta erakundeen artean sor daitezkeen sinergiak sortzeko dantzako dokumentazioari dagokionez.

Hainbat gonbidaturen aurkezpenarekin hasiko da Webinar formatuko sinposioa, eta ondoren, elkarrekin hitz egiteko eta eztabaidatzeko tartea izango da.

Partaideak:

  • Bertha Bermúdez (ATALAK Sarea)
  • Carmen Larraz (Dínamo Danza)
  • Elisa Arteta (Artista/Uharte Zentroa)
  • Itsaso Cano (ZUK Dance)
  • Becky Siegel (Tempomobile)
  • Joaquim Llansó (AMAEN)
  • Jon Bagüés (DANTZAZ)
  • Amalia Jiménez (DNA)

Data: 2021eko ekainaren 9a

Ordua: 10:00-12:30.

Lekua: Zoom

Bilerako ID-a: 881 2833 1129

Sartzeko kodea: 710062

Parte-hartze irekia eta doakoa.

Inskripzioa: atalak@dantzaz.eus 

Atalak mugaz haraindiko proiektuaren helburua da sormen koreografiko garaikidea sustatzea, baita Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen esparruan sektoreko profesionalen arteko harremana eta interrelazioa ere, esperimentazio- eta ekoizpen-laborategien bidez. Halaber, bitartekaritza-jarduerak ere antolatzen ditu, sorkuntza-prozesu horiek guztiak lurraldearekin erlaziona daitezen, elkartutako erakundeen eta sareak sortzen dituen ekintzen bidez. Horretarako, sareko elkarlaneko egitura bat antolatzen du, gure Euroeskualdean dantza garaikidearen sektorearentzat aukerak sortzea helburu duena.

Atalak sareak dokumentazio eremu bat garatu du, dantzaren arloko dokumentazioa hainbat ikuspegitatik lantzen duten erakundeen arteko topaketak eta trukeak sustatzeko (dokumentuak idaztea, editatzea, kontserbatzea eta babestea, koreografiak sortzea eta ikertzea, artisten harrera, etab.). Arlo horretan parte hartzen duten bazkide gisa, AMAEN, Eresbil, Dantzagunea, Malandain Ballet Biarritz, Dantzaz eta Creative Paths topaketak egiten ari dira dantza-dokumentuak idatzi, editatu, antolatu eta gordetzeko jarraibideak eta protokoloak garatzeko. Testuinguru honetan sortu egiten da sinposioa.