es | eu | en | fr

2021eko Artxiboen Nazioarteko Eguna

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2021/06/09

1946ko abenduaren 11n, Iruñeko Coliseo Olinpian, Santa Cecilia orkestraren zikloko kontzertu batean, bere lehen kontzertua eskaini zuen Iruñeko Ganbera Abesbatza Elkarteak. Luis Morondoren zuzendaritzapean, abeslari talde txiki batek Abesbatzaren ibilbideari ekin zion, eta 2021. urtean 75 urte beteko ditu.

Urteurren hori ospatzeko 2022. urtean egingo diren ekitaldiei hasiera emateko, kontzertu bat grabatuko da Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko areto protogotikoan. Emanaldi hau datorren asteazkenean, ekainak 9, estreinatuko da, 19:00etan, Youtubeko Nafarroako Kultura kanalean eta webgune honetan bertan, Multimedia/Kontzertuak/Artxiboen Nazioarteko Astea 2021 atalean, Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatutako egitarauaren barruan. Iruñeko Ganbera Abesbatzak Fernando Remacha, Salvador Bacarisse eta Luis Morondoren lanak interpretatuko ditu. Lan hauetako batzuk, bereziki Iruñeko Ganbera Abesbatzarako osatuak, abesbatzaren musika-ondarearen zati dira eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian kontserbatzen dira.

Egitaraua:

Fernando Remacha (1898-1984)

  • Cinco canciones castellanas
  • Juegos (hautaketa)
  • Siete canciones vascas (hautaketa)

Salvador Bacarisse (1898-1963)

  • Ojos claros serenos

Eduardo Grau (1919-2006)

  • Cantares de los pajes de la nao

Arturo Dúo Vital (1901-1964)

  • Mozuca

Luis Morondo (1909-1983)

  • Agur jaunak