es | eu | en | fr

2021 Ondarearen Europako Jardunaldiak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2021/09/25

Bisita gidatua “Gerra” erakusketara. Noaingo guduaren barnako ibilbidea egingo da haren protagonisten bidez, armak hartu zituztenetatik hasi eta indarkeriaren ondorioak pairatu zituztenetaraino, gatazka belikoek gizartean duten eragina ezagutze aldera.

Tokia: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

Antolatzailea: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

Data:

  • Larunbata, irailak 25 – 12:00
  • Larunbata, urriak 2 – 12:00

Izen emateko telefonoa: 848 42 46 67.

Nafarroako Ondarearen Europako Jardunaldiak asteburu batean egiten den jarduera-sorta bat da, barne hartzen dituena ibilbideak, ibilaldi interpretatiboak, emanaldiak, bisita gidatuak, lantegiak, hitzaldiak eta kontzertuak, eta Foru Komunitateko ondare kulturalaren ondasun adierazgarrienak eta normalean ikustatu ezin diren zenbait toki bisitatzea ahalbidetzen duena.

Europako Kontseiluak urtero sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldiak aurten “Ondare guztia barne!” Lelopean ospatzen dira. Aurten, inoiz baino gehiago, helburua publiko aniztasun handia estaltzea da, adin eta interes desberdinetako taldeei zuzendutako ekintzen bidez (espezialistak eta zaleak, bizilagunak eta turistak, familiak, ikasleak, haur taldeak, gaitasun desberdinak dituzten pertsonak, etab.).

Informazio gehiago web orrian https://jepnavarra.com/eu/.