es | eu | en | fr

2021 Ondarearen Europako Jardunaldiak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2021/09/25

Karlos III.a erregeak Tea en la azotea® zein lantegian parte hartuko duten neska-mutilei hala eskatuta, erregearen biloba Vianako Printzearen jaiotza ospatzeko festarako errege-gonbidapenak egingo ditugu. Ekitaldira bertaratu ahal izateko oso gonbidapen preziatuak.

Modu dibertigarri, sortzaile eta hezitzailean eta festa bat bailitzan, historia haurrei hurbiltzen diegu.

Edukiera 20 lagunera mugatuta. Izena eman behar da: https://jepnavarra.com/eu/matrikulazioak/

Tokia: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

Antolatzailea: Ondare Historikoaren Zerbitzua. Nafarroako Gobernua

Data:

  • Larunbata, irailak 25 – 11:30etik 13:00etara
  • Larunbata, urriak 2 – 11:30etik 13:00etara

Nafarroako Ondarearen Europako Jardunaldiak asteburu batean egiten den jarduera-sorta bat da, barne hartzen dituena ibilbideak, ibilaldi interpretatiboak, emanaldiak, bisita gidatuak, lantegiak, hitzaldiak eta kontzertuak, eta Foru Komunitateko ondare kulturalaren ondasun adierazgarrienak eta normalean ikustatu ezin diren zenbait toki bisitatzea ahalbidetzen duena.

Europako Kontseiluak urtero sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldiak aurten “Ondare guztia barne!” Lelopean ospatzen dira. Aurten, inoiz baino gehiago, helburua publiko aniztasun handia estaltzea da, adin eta interes desberdinetako taldeei zuzendutako ekintzen bidez (espezialistak eta zaleak, bizilagunak eta turistak, familiak, ikasleak, haur taldeak, gaitasun desberdinak dituzten pertsonak, etab.).

Informazio gehiago web orrian https://jepnavarra.com/eu/.