es | eu | en | fr

XI. Oinarrizko Paleografia Lantegia

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2021/09/24

NEANak, egungo erabiltzaileentzat, zein izan litezkeenentzat, Nafarroako Paleografia-tailerra antolatu du. Funtsean izaera praktikoa izanik, bere xede nagusia, ikertzaileei XVI. eta XVII. mendeetako dokumentuak irakurtzen eta transkribatzen languntzea izango da. NEANeko Peio J. Monteano Sorbet Artxiboetako Goi mailako teknikariak emanen du.

Bereziki, ikastaroak hauxe eskainiko du:

  • Nafarroan XIII. eta XVII. mendeetan erabilitako idazkera ezberdinen ikuspegi orokorra
  • Letra-humanistikoaz idatzitako dokumentuen irakurketa eta interpretazioa egin ahal izateko oinarrizko ezagutza: ezaugarri grafikoak, letra-motak, laburdura ohikoenak, zenbaki-erabilpenak, datazioak...
  • Testu historikoen transkripzio eta aipamenetan erabilitako ohiko arauak.

Saioak, 9:00etatik 10:30etara izanen dira eta egutegia eta edukia hurrengo diptikoan zehazten dira:

XI. Oinarrizko Paleografia-tailerreko informazio-liburuxka eta izena emateko imprimakia

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta irailaren 19an bukatu egingo da. Artxiboko harreran aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan edo posta elektronikoz (pmonteas@navarra.es).

Izena ematea doakoa da eta plaza kopurua mugatua. Zozketa bidez esleituko diren 16 dira.

Informazio gehiago, 848 424 667 telefonoan.