“Gerra. 1525eko Nafarroako indarkeria eta gatazkak bizitzea”, izeneko erakusketaren harira, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Noaingo batailari buruzko hitzaldi-ziklo bat antolatu du azarorako. Erakusketa hura, gaur egun, Artxiboko erakusketa-aretoan dago ikusgai.
Lau hitzaldiz osatutako Zikloa Nafarroako Artxiboan eginen da, azaroko lau asteazkenetan.
Oraingo honetan, Alcalá Unibertsitateko Historia Modernoko katedradun den Alfredo Floristán Imízcoz-ek nafar matxinatuei barkamenak emateko politikari buruz hitz egingo du, “Justicia y clemencia. Los perdones reales y la pacificación del reino de Navarra (1513-1524)” izeneko hitzaldian.
Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto nagusia
Ordua: 19:00etan
Parte hartzea doakoa da, lekua bete arte.