es | eu | en | fr

Zangozako eta Garesko Foruen IX. Mendeurrena (1122)

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2022/02/01 - 2022/02/28

1122. urtean Iruñeko eta Aragoiko errege Alfontso I.a Borrokalariak, Zangozako eta Garesko biztanleei forua eman zien. XI. eta XII. mendeetan Donejakue Bidean kokaturiko herriak finkatzen eta populatzen lagundu zuten beste hainbat udalerriren adibide da foru-emakida.

Hori dela eta, kontzesio horien bederatzigarren mendeurrena betetzean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak (AGN) efemeride horrekin zerikusia duten hainbat dokumentu erakutsiko ditu otsaileko mikroerakusketan.

XI. mendetik XII. mendera bitarteko igarotzeak, Iruñeko eta Aragoiko erresumak elkartuta egon ziren garaiak, gizartea eta ekonomia biziberritzeko etapa bati hasiera eman zion, eta etapa horren faktore nagusietako bat Pirinioez bestaldetik etorritako biztanleria berriaren etorrera izan zen.

Erregeek berek bultzatu zuten etorrera hau, pribilegioak eta antolamendu juridiko onuragarriak emanez Santiagorako erromesaldietan maiz kokatzen ziren lurraldeko zenbait tokitan finkatzen zirenei.

Tradizioz pentsatu izan da Antso V.a Ramirez erregeak Jakari forua eman ziolako inauguratu zirela tokiko emakida horiek, eta ordenamendu hori eredutzat hartuko zela eta beste herri batzuei emango zitzaiela hurrenez hurren. Horrela, Antso erregeak berak Zangozako gune zaharreko biztanleei ere emango zien foro hau, eta haren semea Alfontso I.a erregea izango zen 1122ko otsailean bere aitaren emakida Zangozako burgu berria deituriko herriko biztanleei luzatuko ziena.

Oraingo honetan jendaurrean jartzen den azken emakida honen agiria, Zaragozako Ainzón herrian datatua dago, non monarkak Ebroko haraneko lurraldeak birkonkistatzen jarraitzen zuen, Zaragozakoa (1118) eta Tuterakoa (1119) egin ondoren.

Alfontso I.ak Zangozari eman zion forua hamarkada batzuk geroago osatu zuen Antso VI.a erregeak, Pueyo de Castellóko herrigunera ematea zabalduz.

Zangozari forua eman eta hilabete gutxira, 1122. urte bereko ekainean, Alfontso erregeak Lizarrako forua eman zien Garesko biztanleei, hau ere Jakako foruarekin ahaidetua. Gainera, erregeak, emakida-agirian, biztanleria berriei bere kokalekurako lurraldea eskaini eta adierazi zien. Ematearen testuan ikusten denez, erregeak Ponte de Arga deitzen dio herriari, baina orduan herria Ponte de Illa Regina izenez ere ezagutzen zela zehazten du.

Bai Zangozari bai Garesi foruak eman zizkieten, eta, horri esker, datozen mendeetan garrantzi berezia hartu ahal izan zuten herri horiek. Hala, batzuek eta besteek erresumako gorteetan boto-eskubidea lortu zuten.

Hain zuzen ere, bi herrietako XIX. mendearen hasierako bi plano kartografikorekin ixten da erakusketa.

Sarrera librea eta doakoa.

Lekua: Beheko Galeria

Ordutegia: Egunero 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.