es | eu | en | fr

Rubensen harira. Nafarroako Jauregiko tapizak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2022/04/11 - 2022/06/30

Ondare Historikoaren Zerbitzuak antolatutako erakusketaren helburua da tapizen aberastasuna nabarmentzea, herritarrei pieza baliotsu horiek ezagutzeko aukera ematea eta Nafarroako kultur ondarea kontserbatzeko eta babesteko beharraz sentsibilizatzea.

Nafarroako Jauregian sakabanatuta dauden zazpi tapiz flamenkoak elkarrekin ikusteko aukera paregabea da. Espazio berean bilduta daudenez, jatorrizko eszenen multzoa ikusten da, eta, hurbiltasunetik, egileak bere zirriborroetan islatutako kalitate artistikoaz, adierazkortasunaz eta bizitasunaz gozatzeko aukera ematen du.

Lanak 1650. urte inguruan Brusela-Bravanten, 1626-1633ko Rubensen diseinuetatik abiatuta, manufakturatutako serie baten parte dira, eta 2007an Interes Kulturaleko Ondasun izendatu ziren. Nafarroako ondare kulturalaren altxor bat dira, Flandriatik oraindik ezagutzen ez diren egoeretan bidaiatu zuena eta, erakusketa honi esker, jendearen eskura jartzen dena. Pieza baliotsu horiek salbuespenezko kasuetan baino ezin dira eskuratu.

Pertsonaia bakoitza identifikatzen duten infografiak dituzten panelak egoteak lagundu egiten du eszenen eduki tematikoa hobeto ulertzen. Izan ere, Europako Kontrarreformaren testuinguruan kokatu behar da, baina mitologia klasikotik ateratakoak dirudite. Xehetasun guztiekin irudikatutako pertsonaiek, animaliek eta objektuek indar eta bizitasun handiko eszenak antzezten dituzte.

Esku hartzeko prozesu osoaren dokumentazio grafiko ugari duen zaharberritzeko tratamendu neketsua, delikatua eta zorrotza ere erakusten du erakusketak. Tapizak Nafarroako Jauregiko eskaileratik zintzilikatu zirenetik erakusketa-aretoan jarri zituzten arte, makina bat eragiketa, proba eta tratamendu jaso dituzte, guztiak ere segurtasun-berme handienarekin eginak.

Multzoaren aurkezpena arrazoi izan da Ondare Historikoaren Zerbitzuak dokumentu-iturrietan arakatu dezan Nafarroara noiz iritsi zen eta jauregian nola jarri zuten, eta, era berean, “garrantzi handiko” hainbat ekitaldi eta zeremonia handitan egon ziren, herritarrek Diputazioko balkoietan zintzilikatutako tapizak ikus zitzaten.

Sarrera librea eta doakoa.

Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusia.

Ordutegia: egunero 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, jaiegunak barne.

Bisita gidatuak

  • Apirilaren 14tik 18ra: egunero bisita gidatua gaztelaniaz, 12:00etan, leku-kopurua osatu arte (20 laguneko taldeak gehienez). 
  • Apirilaren 23tik ekainaren 25era: larunbatetan 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Hitzordua eskatu behar da, astelehenetik ostiralera, bulego orduetan (8:30etik 14:30era), 848 42 46 67 telefonora deituta.

Hitzaldien egitaraua

  • Apirilak 27: “Al hilo de Rubens. De Flandes a Pamplona”, Alicia Ancho Villanuevak (erakusketaren komisarioa) emana.
  • Maiatzak 4: “La más suntuosa tapicería del barroco europeo”, Concepción Herrerok emana.
  • Maiatzak 11: “La restauración de los tapices del Palacio de Navarra”, Verónica Garcíak emana.

Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusia.

Ordua: 19:00etan.

Sarrera librea eta doakoa da, lekua bete arte.