es | eu | en | fr

2022eko Artxiboen Nazioarteko Astea

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2022/06/09

Ekainaren 9an Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak egun horretarako jardunaldi irekia antolatu du, bisita gidatuak gaztelaniaz eta euskaraz eginez. Horrela, Nafarroako Artxiboak bat egiten du Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak 1948an UNESCOren babespean sortu zela ospatzeko bultzatzen dituen ospakizunekin. Horren helburu nagusia da erakunde horien balioa sustatzea ikerketaren, kulturaren, oroimenaren eta gardentasunaren zerbitzura, eta baita artxiboak herritarrei hurbiltzea ere.

Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek Rafael Moneok diseinatutako eraikina ezagutzeko aukera izango dute; hau da, Nafarroako errege-erreginen jauregi gisa duen jatorria, gaur egun betetzen dituen eginkizunak eta egunero egiten diren artxibo- eta zaharberritze-lanak.

Ordua: 12 etan.

Elkargunea: Sarrerako atea.

Bisitara joan ahal izateko izena eman beharko da 848 42 46 67 telefonoan, astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian deituz.