es | eu | en | fr

Esnatu, Rubens!

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2022/06/09

Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak ArgiLoa taldeak interpretatuko duen “Esnatu, Rubens!” izeneko ahots-musika barrokoaren kontzertua antolatu du.

“Rubensen harira. Nafarroako Jauregiko tapizak” izeneko erakusketa jasotzen duen Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusian izango da kontzertua. Hori dela eta, Pedro Pablo Rubensek bere prestakuntza-garaian entzun zezakeen musika birsortu nahi izan da, XVI. mendearen amaieran eta XVII. mendearen hasieran Europako gorteetan interpretatzen ziren madrigalak bezala. Kontzertu honen egitarauak XVI. eta XVII. mendeetako musika europarra du ardatz, batez ere garaiko genero ezagunena den Madrigala. Rubensek bere prestakuntza-garaian entzun zezakeen musika aurkeztea da helburua.

Franko-flandestar eta italiar konpositoreek Europa osoan zabaldu eta estilo nazional desberdinak sortu zituen madrigala sortu zuten XVI. eta XVII. mendeetan. Kontzertu honetan komikotasunetik dramatikotasunera igarotzen diren italiar, ingeles edo espainiar madrigalak interpretatuko dira. Madrigal horiek Arcadelt, Banchieri, Gastoldi edo Madalena Casulana (1568an madrigaletan liburu oso bat argitaratu zuen lehen emakumea) konpositoreenak izango dira. Kontzertua Claudio Monteverdiren lehen madrigal batekin amaituko da. Claudio zortzi urtez bizi izan zen Rubensekin Mantuako gortean, bi jenioen esnatze artistiko betean.

Egitaraua

  • Arbeau, Thoinot (1520-1595)
    • Belle qui tiens ma vie
  • Gastoldi, Giovanni Giacomo (1550-1622)
    • La sirena*
  • Guerrero, Francisco (1528-1599)
    • Prado verde y florido
  • Casulana, Maddalena (1540?-1590?)
    • Morir non puo mio core
  • Anónimo. Cancionero de Elvas
    • Por que me nao vês Joana
  • Bennet, John (activo 1599-1614)
    • Weep, o mine eyes
  • Gastoldi, Giovanni Giacomo (1550-1622)
    • Vezzosette Ninfe e belle*
  • Desprez, Josquin (ca. 1440-1521)
    • Mille regretz
  • Vásquez, Juan (ca. 1510- ca. 1572)
    • ¿Con que la lavaré?
  • Banchieri, Adriano (1568-1634)
    • Contrappunto bestiale alla mente*
  • Arcadelt, Jacques (1507?-1568)
    • Il bianco e dolce cigno
  • Claudio Monteverdi (1567-1643)
    • Poi che del mio dolore*

Interpretatzaileak

  • Sopranoa: Isabel Señas
  • *Mezzosopranoa: Mª José Alaña
  • Altua: Malen Gironés
  • Tenorea: Fernando Tamayo
  • Baxua: Antonio Ustés

Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusia.

Ordua: 19:00etan.

Sarrera librea eta doakoa da, lekua bete arte.