es | eu | en | fr

2022 Ondarearen Europako Jardunaldiak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2022/09/24

Harrizko Zaindariak. Nafarroako gazteluen iragana eta oraina erakusketarako bisita gidatua. Erakusketak arreta berezia eskaintzen dio kontserbatzen diren lekukotasunen bidez Nafarroako gotorlekuak jakitera emateari; izan ere, mendeetan zehar gotorleku horiek eraiki eta bizitoki izan zituzten pertsonen jarduera zehaztasun handiz birsortzeko aukera ematen dute.

Bi bloketan banatua dago. Lehenengoan, “Nafarroako Erdi Aroko gazteluak” izenekoan, haien eraikuntza, ezaugarriak eta bizimoduak aztertzen dira. Bigarrenean, “Gazteluak, oso presente dagoen iragana” delakoan, haien azken gorabeheren eta gaur egun berreskuratze arkeologikoa burutzeko, ikertzeko eta jakitera emateko gauzatutako prozesuen berri ematen da.

Aztertutako gai guztiek irakurketa bikoitza eskaintzen dute, bi motatako iturri historikoak konbinatu baitira: artxiboko dokumentuak eta pieza arkeologikoak.

Ezinbestekoa da 848 42 46 67 zenbakian izena ematea, postu-kopurua mugatuak baita.

Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

Ordutegia: 12:30etan