es | eu | en | fr

2022 Ondarearen Europako Jardunaldiak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2022/09/30

Harrizko zaindariak erakusketaren karietara, metodologia arkeologikoaren bilakaerari eta gazteluen indusketetan duen aplikazioari buruzko mahai-ingurua egitea aurreikusi da. Nafarroako Gobernuko arkeologoek koordinatuko dute mahaia, eta bertan Nafarroako Foru Komunitateko eta mugakide diren beste erkidego batzuetako arkeologiako profesionalek hartuko dute parte. Arkeologian interesa duen edonorentzat irekita egongo da.

Jarduera honek amaiera emango dio urriaren 2ra arte, igandea, ikusgai egongo den erakusketari.

Sarrera librea gehienezko lagun-kopurua osatu arte.

Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

Ordutegia: 19:00etan

Antolatzailea: Ondare Historikoaren Zerbitzua