es | eu | en | fr

Sebastián Albero (1722-1756) jaio zenetik 300 urte

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2022/11/30

“Udazken Artximusikal” zikloaren jarduerei amaiera emateko eta Sebastián Albero musikari nafarraren (1722-1756) jaiotzaren 300. urteurrena dela eta, María Teresa Chenlo interpreteak emango duen klabeko kontzertu bat antolatu da. Bera nazioarteko jaialdi askotan parte hartu duen bakarlari ospetsua da, diskografia ugarikoa eta Sebastián Alberoren musikaren interpretazioan aditu nagusietako bat da ere bai.

Kontzertuan interpretatuko dira Veneziako Liburutegi Marcianan eta Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan kontserbatzen diren Erronkariko musikagileari esleitutako bi musika-eskuizkribu bakarretatik hautatutako piezak.

Egitaraua

  • Sonata XVIII en Si menor. Andante
  • Sonata XIX en Si menor. Allegro
  • Recercata y Sonata Quarta en Sol Mayor
  • Recercata y Sonata Terzza en Si bemol Mayor
  • Recercata y Sonata Seconda en La Mayor
  • Recercata y Sonata Quinta en Do Mayor
  • Recercata y Sonata Sesta en Mi Mayor
  • Recercata y Sonata Prima en Re Mayor

Lekua: Areto Nagusia.

Ordutegia: 19:00etan..

Parte hartzea librea eta doakoa da, lekua bete arte.