Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Retablo de Figurillasi eskaini dio abenduko mikroerakusketa, Faro Bueno familiak sortutako txotxongilo antzerki konpainiari. Ana Buenok 2019an Faro-Bueno funtsa Nafarroako Gobernuari eman zion, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzeko. Aniztasun handiz osatutako funts hau, Juan Farok eginiko 385 txotxongilo eta material eszenografiko eta baita txotxongiloak eta ekipamenduak eraikitzeko erabilitako hainbat tresna ere gordetzen ditu. Txotxongiloen eta material eszenografikoaren kontserbazio egokia errazteko, Vianako Printzea Erakundearen Kultura Zuzendaritza Nagusiak Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroa-TOPICi aldi baterako uzteko erregimen bat ezarri zuen, modu honetan gainera, funtsa ezagun-haratzea erreztuz. Material guzti honen hauta egin ondoren, erakusketa hau TOPICen elkarlanari esker egin da. Erakunde horrek erakusketa 2022ko maiatzaren 14tik irailaren 25era bitartean egin zuen.
Juan Faro (Lisboa, 1932 - Iruñea, 2011) Ana Buenorekin (Iruñea, 1930) batera kokatu zen Nafarroan 1970ean. Barañaingo eskolak antolatutako jaialdietan hasi zen txotxongiloekin emanaldiak egiten. 1972an herriko bestetan parte hartu zuen. Pixkanaka, bere emanaldiak aniztuz joan ziren, harik eta 1981ean Faro Bueno familia Nafarroako lehen Jaialdietan Retablo de Figurillas konpainia gisa aurkeztu arte. Nafarroako Foru Aldundiaren kultur hedapenerako hainbat kanpainari esker, taldea Nafarroako herri askotan ezagutzera eman zen. Retablo de Figurillasen jarduerak 1998ra arte jarraitu zuen, desegin zen arte.
Hasieran, konpainiak txotxongilo didaktikoekin lan egin zuen, baina laster zabaldu zuten errepertorioa, Nafarroako kondairak, antzerki klasikoko egokitzapenak, musika-lanak edo Gabonetako autoak antzeztu zituzten. Retablo de Figurillas urte haietako Nafarroako eszena-panoraman izan zuen presentziak eragin handia izan zuen txotxongilo-antzerkiaren hedapenean eta diziplinako profesionalek bultzatutako konpainia zale berrien sorreran. 1982 eta 1990 urteen artean bere emanaldien kopurua ia konpainia profesional batenaren parekoak izan ziren, eta bere lana Nafarroako mugetatik kanpo aurkezteko aukera ere izan zuten, Euskal Herrian, Aragonen, Katalunian, Portugalen eta Frantzian hainbat jardunaldi eta jaialditan parte hartu zuten. Barañaingo eta Iruñeko erakusketekin eta Ana Buenori Bilboko Txirlora Elkarteak emandako X. Mariona Masgrau Saria eman ondoren iritsi ziren aintzatespenak.
Urteetan zehar egindako lan eta antzezpenetan sortutako material eta dokumentazioaren kontserbazioari esker, mikroerakusketa honen bidez, Juan Faroren, Ana Buenoren eta Retablo de Figurillas konpainiaren lan handia ezagutu daiteke, haien ondarea osatzen duten piezen aukeraketa bati esker.
Sarrera librea eta doakoa.
Lekua: Beheko Galeria
Ordutegia: Egunero 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.