es | eu | en | fr

Fernando Chavarría Múgicaren hitzaldia

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2023/02/22

“Agaramontarrak eta Beaumontarrak. Erresuma zatitu zuen bando-borroka“ erakusketari buruzko informazioa zabaltzeko helburuarekin programatu den hitzaldi espezializatuen ziklo bat da.

Fernando Chavarría Múgicak, Alcaláko Unibertsitateko Historia Modernoko irakasleak, lehiaren ondorengo etapa ezezagunago bati erreparatuko dio, bere buruari ondorengo galdera eginez: Zer gertatu zen Nafarroako partzialtasunekin? Agaramontarrak eta Beaumontarrak austriarren garaian (1524-1628).

“Agaramontarrak eta Beaumontarrak. Erresuma zatitu zuen bando-borroka“ interes handia pizten ari da publiko orokorraren artean, eta 7.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute orain arte. Otsailaren 26ra arte egongo da zabalik, eta oso gutxi aztertu eta ezezaguna den Nafarroako historiako gatazka sozial eta politiko bati buruz dihardu.

Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusia

Ordua: 19:00etan

Sarrera librea eta doakoa da, lekua bete arte.