es | eu | en | fr

Erabiltzaileen Formakuntzaren XII. Kurtsoa

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2023/03/20

Urtero bezala, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Erabiltzaileentzako Prestakuntza Ikastaroaren edizio berri bat antolatu du. Helburuak ondorengoak dira:

  • Zabaltzea Artxiboan gordetako ondarea.
  • Azaltzea eskainitako zerbitzuak.
  • Jakinaraztea eskainitako ikerketaren aukera ezberdinak.
  • Trebatzea bere deskribapen tresnen erabileran.

Martxoaren 20, 22 eta 24ean ospatuko dira 9:00etatik 11:00etara bitarte. Izena emateko epea zabalik dago eta martxoaren 15ean amaituko da. Izena emateko eskaerak artxiboaren harreran aurkeztu beharko dira, kontsulta gela irekitzeko orduan edo posta elektroniko bidez (pmonteas@navarra.es). 18 plaza daude eta zozketaren bidez esleituko dira. Izen-ematea doakoa da.

Informazio gehiagorako, diptiko-programa eta izen-ematearen formularioa eransten dugu:

Erabiltzaileen Formakuntzaren XII. kurtsoa