es | eu | en | fr

Erregea koroatzea. Nafarroako Karlos III.a, 1390

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2023/05/03

Maiatzaren 6an, larunbata, Westminsterreko katedralean Karlos III.a Erresuma Batuko errege izendatuko dutela eta, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak 1387 eta 1425 bitartean Nafarroako Erresuma gobernatu zuen Karlos III.a tronura igotzeko zeremoniari buruzko hitzaldi bat antolatu du.

Hitzaldia, “Erregea koroatzea. Nafarroako Karlos III.a, 1390” izenekoa, Merche Osés Urricelquik, Erdi Aroko Historian adituak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historian doktoreak, aurkeztuko du. Bertan, Karlos III.aren koroatze errituala aztertuko du. Karlos III.a Nafarroako errege garrantzitsuenetako eta erregealdi luzekoa da, eta 1387an iritsi zen tronura, bere aita, Karlos II.a, hil ondoren. Hala ere, urte batzuk geroago koroatu zuten, 1390eko otsailaren 13an, Iruñeko Santa Maria katedral erromanikoan. Antzerki bikainez eta eszenaratze oso zainduaz jantzitako zeremonia bat, erregearen figura eta erakundearen jarraipena erreinu osoaren aurrean antzeztu eta goraipatzeko, bere irudi subiranoa proiektatzeko erakusleihoa ahalik eta zabalena izan zelarik.

Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusia

Ordua: 19:00etan

Sarrera librea eta doakoa da lekua bete arte.