es | eu | en | fr

Nafarroako Elkarteak (1887-1986)

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2023/06/07

Artxiboen Nazioarteko Astearen karietara, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak herritar guztientzat bideratutako doako hainbat jarduera antolatu ditu. Artxiboen Nazioarteko Eguna ekainaren 9an ospatzen da, 1948an UNESCOren babespean Artxiboen Nazioarteko Kontseilua sortu zela ospatzeko. Efemeride hori, aurten 75. urteurrena betetzen duena, Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak edo International Council of Archives (ICA) erakundeak aldarrikatu zuen 2008an, eta 2019an Artxiboen Nazioarteko Astea izenekoa aste osora zabaldu zen. Aurtengo Artxiboen Nazioarteko Astearen kanpainaren goiburuak “75 urteko Nazioarteko Eragina” eta “Artxibo Batuak” dira, eta ikerketaren, kulturaren, memoriaren eta gardentasunaren zerbitzura dauden erakunde horien balioa sustatzea du helburu.

Asociaciones en Navarra (1887-1986): peñas, partidos, sindicatos, clubes deportivos y otras izeneko hitzaldia da ospakizun honen esparruan programatutako jardueretako bat. Diego Val Arnedo txostengileak, artxiboetako goi mailako teknikariak, Nafarroako asoziazionismoaren historia eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzen den Nafarroako Gobernu Zibilaren Funtseko elkarteen espedienteek ematen duten informazio aberatsa azalduko ditu.

Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusia

Ordua: 19:00etan

Sarrera librea eta doakoa da lekua bete arte.