es | eu | en | fr

Artxiboen Nazioarteko Eguna

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2023/06/09

Artxiboen Nazioarteko Astearen karietara, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak herritar guztientzat bideratutako doako hainbat jarduera antolatu ditu. Artxiboen Nazioarteko Eguna ekainaren 9an ospatzen da, 1948an UNESCOren babespean Artxiboen Nazioarteko Kontseilua sortu zela ospatzeko. Efemeride hori, aurten 75. urteurrena betetzen duena, Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak edo International Council of Archives (ICA) erakundeak aldarrikatu zuen 2008an, eta 2019an Artxiboen Nazioarteko Astea izenekoa aste osora zabaldu zen. Aurtengo Artxiboen Nazioarteko Astearen kanpainaren goiburuak “75 urteko Nazioarteko Eragina” eta “Artxibo Batuak” dira, eta ikerketaren, kulturaren, memoriaren eta gardentasunaren zerbitzura dauden erakunde horien balioa sustatzea du helburu.

Aurten Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzeko ate irekien jardunaldi bat aurreikusi da, bisita gidatuekin. Gaztelaniaz eta euskaraz egingo diren bisitak jende guztiarentzat zabalik egongo dira, 12:00etan, artxiboko teknikarien eskutik. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek Rafael Moneok diseinatutako eraikina, Iruñeko Errege Jauregi gisa duen jatorria, gaur egungo funtzioak eta egunero egiten diren artxibo-lanak eta dokumentazioa zaharberritzeko lanak ezagutu ahal izango dituzte. Bisitara joan ahal izateko 848 42 46 67 telefonoan izena eman beharko da, astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian deituz.

Ordua: 12:00etan.

Topalekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren sarrerako atea.

Sarrera librea eta doakoa, 848 42 46 67 zenbakian izena eman ondoren.