es | eu | en | fr

Artxiboan Giro Onean

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2023/06/10

Artxiboen Nazioarteko Astearen karietara, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak herritar guztientzat bideratutako doako hainbat jarduera antolatu ditu. Artxiboen Nazioarteko Eguna ekainaren 9an ospatzen da, 1948an UNESCOren babespean Artxiboen Nazioarteko Kontseilua sortu zela ospatzeko. Efemeride hori, aurten 75. urteurrena betetzen duena, Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak edo International Council of Archives (ICA) erakundeak aldarrikatu zuen 2008an, eta 2019an Artxiboen Nazioarteko Astea izenekoa aste osora zabaldu zen. Aurtengo Artxiboen Nazioarteko Astearen kanpainaren goiburuak “75 urteko Nazioarteko Eragina” eta “Artxibo Batuak” dira, eta ikerketaren, kulturaren, memoriaren eta gardentasunaren zerbitzura dauden erakunde horien balioa sustatzea du helburu.

Ospakizun honen barruan antolatutako jardueretako bat kontzertu bat da, non Josep Domènech pianolistak musika klasikotik hasi eta zartzuela, mexikar, couplets, bals, pasodoble edo foxtrot interpretatuko dituen pianola biribilkien bidez. Aukera paregabea izango da pianola baten erabilera eta funtzionamendua ezagutzeko, XX. mendearen zati handi batean entzuten zen musika entzuteko eta baita dantzatzeko ere. Pieza jakin batzuetan, pianolistak Isabel Señas sopranoa izango du lagun abesti batzuk interpretatzeko. Erreproduzituko den musikaren zati bat Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak gordetzen duen bilduma aberatsaren parte diren pianola biribilkietako batzuetan gorde da.

Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko lorategi-patioa

Ordua: 12:00etan

Sarrera librea eta doakoa da lekua bete arte.