es | eu | en | fr

2023 Ondarearen Europako Jardunaldiak: Urrea, Harea eta Sua

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2023/09/23

Neska-mutilak! Gaur, Erdi Aroko esmalteei buruzko istorio zinez interesgarri bat kontatuko dizuet. Zer iruditzen zaizue “Urrea, harea eta sua. Nafarroako esmalteak” erakusketa elkarrekin ikusi eta gero denboran bidaiatzera jolasten bagara, duela urte asko askora, Erdi Arora, atzera eginez? Garai hartan, artistek eta artisauek artelanak sortzeko oso modu berezia zuten, ikertuko ditugun kolore biziak eta teknika bereziak erabiltzen zituzten eta.

Bermikulatua, argizari galdua, kobrezko plaka nagusia, sutan urreztatzea, merkurioa, haitzezko kristala…cloisonné, champlevé, esmalte margotua (Limoges), esmalte zeharrargia…Zenbat gauza ikasiko ditugun! Eta talentu hori guztia aprobetxatzeko… Zergatik ez sortu lantegiko parte-hartzaile guztien artean “urregile eta esmaltatzaileen gremioa”? Burua Tea en la azotea urregilea izan daiteke, proiektuen plangintzan eta gainbegiratzean aditua. Parte hartzaile nagusiak ofizialak izango dira eta txikienak ikastunak. Gure lana Aralarko San Migel aldareko frontalaren erreplika egitea izango da.

Hartuko al duzu parte erronkan “Tea en la azotea” -rekin?

Ezinbestekoa da 848 42 46 67 telefonoan izena ematea, plazak mugatuak baitira.

Adina: 6 urtetik gorakoak.

Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko areto nagusia.

Ordutegia: 11.00etatik 12.30era.