Gaur egun erakusketa-aretoan antolatzen den “Emakumeen garaia. Aztarna femeninoak Nafarroako historian” izeneko erakusketaren harira, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak hitzaldi-ziklo bat antolatu du bere areto-nagusian.
Zikloaren lehen hitzaldia Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako irakasle eta erakusketaren komisarioetako bat den M. Raquel García Arancónek emango du. Bertan Clemencia Hungriakoa, Luis el Hutinekin ezkontzeagatik Frantziako eta Nafarroako erregina ezkontidea, eta, beraz, hil osteko Juan I.aren ama izandakoa izango du hizpide.
Hitzaldia gaztelaniaz.
Ordua: 19:00etan.
Parte hartzea librea eta doakoa da, lekua bete arte.