es | eu | en | fr

Sorginak eta akelarreak: artxibotik legendara

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2023/11/07

1610eko azaroaren 7an eta 8an izandako Logroñoko auto-fedearen urteurrena dela eta, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Nafarroako Erresumako sorginkeriari eta akelarreei buruzko hitzaldi bat antolatu du.

Nafarroako Unibertsitateko Historia Modernoko katedraduna eta gaian aditua den Jesús M. Usunáriz Garayoaren esku egonen da “Sorginak eta akelarreak. Artxibotik legendara” izeneko hitzaldia. Bertan iraganean gertatutako sorgin-akelarreei buruzko albiste historikoak eta fenomeno horrek izan duen bilakaera aztertuko dira, gaur egungo ikuspegi arketipikoa osatu arte.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak sorgin-ehizaren sorrerari eta bilakaerari buruzko Europako dokumental-multzo garrantzitsuenetako bat zaintzen du. Dokumentu-multzo horiek oso modu eskuzabalean erakusten dute sorginkeriaren bilakaera erresumako hainbat tokitan. Ondare hori zabaltzen laguntzeko, Usunáriz irakasleak 2020an Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egindako “Maleficium. Nafarroa eta sorginen ehiza, XIV-XVII. mendeak” izeneko erakusketa komisariatu zuen. Une honetan, erakundeak erakusketa horren katalogoa argitaratu du, egile berak egina, Nafarroako sorginkeriaren historiaren eta bere dokumentuen laburpen gisa aurkeztua.

Lekua: Areto Nagusia

Ordua: 19:00

Parte hartzea doakoa da, edukiera bete arte.